2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
2016ko aurrekontuko 14, 15 eta 16. aldaketak.
Hasierako onespena
Garesko Udalak, 2016ko irailaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 14, 15 eta 16. aldaketak Udalaren 2016ko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Garesen, 2016ko irailaren 26an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1610914