2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Aldaketak, Hiri Antolamenduko Udal Planean,
3. poligonoko 395 eta 390. lurzatietan
Garesko Udalak, 2016ko irailaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen antolamenduko udal planeko aldaketa puntuala, 3. poligonoko 395 eta 390. lurzatiei dagokiena, hain zuzen ere gaur egun duten erabilera, anitzekoa izatetik industriakoa izatera pasa dadin.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluak xedatutakoarekin bat, betiere Nafarroan hirigintza iraunkorra, hiri-berrikuntza eta hirigintza-jarduera laguntzeko neurriei buruzko martxoaren 5eko 5/2015 Legeak emandako idazketaren arabera, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Garesen, 2016ko irailaren 26an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1610899