2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Alkatea ordeztea
Udal honetako alkateak ondoko ebazpena eman zuen, 2016ko irailaren 21ean. Hona hemen testu osoa:
Alkatea kanpoan izanen denez irailaren 27tik urriaren 7ra, biak barne.
AFEaren 47. eta 48. artikuluetan ezarritakoari jarraituz,
EBATZI DUT:
1. Garesko lehen alkateorde Daniel Arana Belloso alkatearen ordezko izendatzea 2016ko irailaren 27tik urriaren 7ra, biak barne.
2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek 2016ko irailaren 27tik aitzina izanen ditu ondorioak.
Aditzera ematen dut, jakin dadin eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egile berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Garesen, 2016ko irailaren 21ean.–Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L1610829