191. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Ezkontza zibila egiteko eskuordetzea

Azkoiengo Udaleko alkate Juan Carlos Castillo Ezpeletak, 2016ko irailaren 23an, honako ebazpen hau eman du:

Ikusita aurtengo irailaren 23an ezkontza zibil bat eginen dela Azkoiengo Udaletxean.

Kode Zibilaren 51. artikuluan Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 238. artikuluari eta ondokoei dagokienez ezarritakoarekin bat.

EBATZI DUT:

1. María Pilar Orduña Osés zinegotziaren esku uztea 2016ko irailaren 23an Azkoiengo Udaletxean eginen den ezkontza zibila egiteko eskumena.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta zinegotzi eskuordetuari, ezkongaiei eta Bake Epaitegiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aditzera ematen da.

Azkoienen, 2016ko irailaren 23an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1610871