2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Oteitzako Udalak, 2016ko irailaren 15eko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzako 13, 14 eta 17. artikuluetan eta eranskinean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Oteitzan, 2016ko irailaren 21ean.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.
Iragarkiaren kodea: L1610818