191. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Osasuneko kontseilariak abuztuaren 22an emandako 63/2016 Foru Aginduarena. Agindu horren bidez Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzaren osasun laguntzako eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen egitura organikoa ezarri zen.

Zenbait akats egin dira Osasuneko kontseilariak abuztuaren 22an emandako 63/2016 Foru Aginduan, zeina 2016ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen irailaren 8an (agindu horren bidez Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzaren osasun laguntzako eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen egitura organikoa ezarri zen). Hortaz, bidezkoa da behar diren zuzenketak egitea.

1. 1. artikuluan, honela dioen tokian: “Foru agindu honen xedea da Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzaren osasun laguntzako eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen egitura ezartzea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak bere zereginak eta lanak hobeki gauza ditzan.”, honela behar du: “Foru agindu honen xedea da Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzaren osasun laguntzako eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen egitura ezartzea, bere zereginak eta lanak hobeki gauza ditzan.”

2. 3.2.m) artikuluan, gaztelaniazko bertsioan, honela dioen tokian: “EAP Olite: Dirección del EAP de Ochoa y Jefatura de Unidad de Enfermería de Olite.” dioen tokian honela behar du: “EAP Olite: Dirección del EAP de Olite y Jefatura de Unidad de Enfermería de Olite.”

Iruñean, 2016ko irailaren 14an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1610758