2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUZAIDE
2016ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Luzaideko Udaleko Kudeaketa batzordeak, 2016ko abuztuaren 10ean egin bilkura arruntean, 2016ko ekitaldiko plantilla organikoa onetsi zuen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoari jarraituz.
Espedientea jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, iragarkia Udaleko ediktuen iragarki oholean eta 2016ko 164. Nafarroako Aldizkari ofizialean, abuztuaren 25ean, argitaratua izan ondotik.
Jendaurreko epea iragan denez inork espedientearen aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, Udalaren 2016ko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda behin betiko onetsi eta argitara ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin bat.
Luzaiden, 2016ko irailaren 21ean.–Kudeaketa batzordeko burua, Fernando Alzón Aldave.
2016KO PLANTILLA ORGANIKOA
Funtzionarioak
Lanpostua: idazkaria. Egoera: hutsik.
Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. Maila: E. Hitzarmeneko osagarria E mailarako: %15. Lanpostuko osagarria: %7. Sarbidea: oposizioa.
Administrazio-kontratudunak
Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizioa.
Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda
Iribarren Iturria, M.ª Teresa. bitarteko idazkaria. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 1997-07-08.
Funtzionarioen izenen zerrenda
Alzón Aldave, Ángel M.ª Zerbitzu anitzetako enplegatua. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2001-01-01. Funtzionario gradua: 2. Funtzionario bilakatzea: 2013-11-04ko ebazpena.
Iragarkiaren kodea: L1610855