2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUZAIDE
1. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Luzaideko Udaleko Kudeaketa batzordeak 2016ko ekitaldiko aurrekontuko 1. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2016ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 25ean. Legez ezarritako jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Kreditu gerakina sartzea:
1533.6100001.–Aitzurre bidea eta Lasarra gurutzebidea egokitzea: 15.061,48 euro.
Honela finantzatuta:
Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 15.061,48 euro.
Luzaiden, 2016ko irailaren 21ean.–Kudeaketa batzordeko burua, Fernando Alzón Aldave.
Iragarkiaren kodea: L1610854