191. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Aurrekontuko 2/2016 aldaketa. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2016ko irailaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen, erregelamenduzko quoruma zuela, Udalaren 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzen duen 02/2016 espedientea, kreditu bereziei eta kreditu-gehikuntzei buruzkoa.

Aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena 2016ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 26an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki oholean paratu baitzen.

Jendaurreko epean (hamabost egun baliodunean) inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2/2016 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:

Kreditu berezien espedientea

1.–Gastu goitituak:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 22.898,38 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 55.070,38 euro.

Kreditu gehikuntzaren espedientea

1.–Gastu goitituak:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 5.490,44 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.280,90 euro.

Guztira: 85.740,10 euro.

Espedientearen finantzaketa:

2.–Diru-sarrera handiagoak:

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 16.237,52 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 69.502,58 euro.

Guztira: 85.740,10 euro.

Irunberrin, 2016ko irailaren 26an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L1610906