191. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

Aurrekontuko 3/2016 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa horren hasierako onespenaren iragarkia 2016ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 23an, argitaratu zen eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

6. kapitulua: 71.863,37 euro.

Guztira: 71.863,37 euro.

SARRERAK:

7. kapitulua: 71.863,37 euro.

Guztira: 71.863,37 euro.

Longidan, 2016ko irailaren 12an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L1610909