191. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Aldaketa, Planeamenduko Arau Subsidiarioetako antolamendu xehakatuko determinazioetan. Behin betiko onespena

Iturengo Udalak, 2016ko irailaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea aldaketa Arau Subsidiarioetako antolamendu xehakatuko determinazioetan, eraikigarritasuna handitzeko Iturengo 2. poligonoko 513. lurzatian, Carpintería Echeverria SL enpresak sustaturik.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Iturenen, 2016ko irailaren 27an.–Alkatea, María José Bereau Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1610924