191. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 30eko 54/2016 Foru Aginduarena. Horren bidez, Nafarroako Ospitaleguneko egitura organikoa ezarri zen osasun laguntzaz kanpoko atalen eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen mailan.

Osasun laguntzaz kanpoko atalen eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen mailan Nafarroako Ospitaleguneko egitura organikoa ezartzen duen Osasuneko kontseilariaren ekainaren 30eko 54/2016 Foru Aginduan akats batzuk daudela oharturik, bidezkoa da dagozkion zuzenketak egitea. Foru agindu hori 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8an.

1. Gaztelaniazko edizioko 20. artikuluan, honela dioen tokian: “La Unidad de Unidad de Citación de Consultas y Pruebas Complementarias desarrollará las siguientes funciones:”, honela behar du: “La Unidad de Citación y de Consultas y Pruebas Complementarias desarrollará las siguientes funciones:”.

2. 42. artikuluaren b) letran, honela dioen tokian: “Aurrekoarekin loturik, Nafarroako Ospitaleguneko Kontabilitate-kudeaketaren Ataleko buruak berariaz agintzen dizkionak.”, honela behar du: “Aurrekoarekin loturik, Nafarroako Ospitaleguneko Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazioaren Ataleko buruak berariaz agintzen dizkionak”.

3. 43. artikuluaren b) letran, honela dioen tokian: “Aurrekoarekin loturik, Nafarroako Ospitaleguneko Kontabilitate-kudeaketaren Ataleko buruak berariaz agintzen dizkionak.”, honela behar du: “Aurrekoarekin loturik, Nafarroako Ospitaleguneko Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazioaren Ataleko buruak berariaz agintzen dizkionak”.

4. Lehenengo xedapen gehigarriaren 2. atalean, honela dioen tokian: “2. Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

–Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko Unitateko burua Ebaluazio Unitateko buru gisa.

–Ospitalizazioaren eta Lekualdatzeen Unitateko burua Pazienteak hartzeko-ospitaleratzeko eta beste osasun zentro batzuetara eramateko Unitate gisa.

–Larrialdietako Harrera Unitateko burua Larrialdi orokorretako eta Ama-haurren arloko larrialdietako Harrera Unitateko buru gisa.

–Gizarte Lanaren Unitateko burua Osasun Arloko Gizarte Lanaren Unitateko buru gisa.

–Nafarroako Ospitaleguneko Langileen Kontrataziorako Ataleko burua Langileen Kontrataziorako Ataleko buru gisa.

–Nafarroako Ospitaleguneko Ordainsarien Kudeaketarako Ataleko burua Ordainsarien Kudeaketarako Ataleko buru gisa.

–Nafarroako Ospitaleguneko Elikadura Ataleko burua Elikadura Ataleko buru gisa.

–Nafarroako Ospitaleguneko Mantentze-lanen Ataleko burua Mantentze-lanen Ataleko buru gisa.

–Nafarroako Ospitaleguneko Zerbitzu Orokorren Ataleko burua Zerbitzu Orokorren Ataleko buru gisa.

–Nafarroako Ospitaleguneko Hornidura Ataleko burua Hornidura Ataleko buru gisa.

–Nafarroako Ospitaleko eta Vianako Printzea eraikineko Mantentze-lanen Unitateko burua Azpiegituren Unitateko buru gisa.

–Bideko Ama Birjina Ospitalearen eraikineko eta Emakumeari Laguntzeko Zentroetako Mantentze-lanen Unitateko burua Mantentze-lanen Unitateko buru gisa.

–Bideko Ama Birjina Ospitalearen eraikineko Elikadura Unitateko burua Elikadura Unitateko buru gisa.

–Kodetzeko eta Datuak Aztertzeko Unitateko burua Lehiaketen Unitateko buru gisa.

–Eskabideak eta Fakturak Sartu, Erregistratu eta Aurrefakturatzeko Unitateko burua Salgaien kontrolaren, EDIren eta Aurrefakturazioaren Unitateko buru gisa”. Honela behar du: “2. Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

–Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko Unitateko burua Ebaluazio Unitateko buru gisa.

–Ospitalizazioaren eta Lekualdatzeen Unitateko burua Pazienteak hartzeko-ospitaleratzeko eta beste osasun zentro batzuetara eramateko Unitate gisa.

–Larrialdietako Harrera Unitateko burua Larrialdi orokorretako eta Ama-haurren arloko larrialdietako Harrera Unitateko buru gisa.

–Gizarte Lanaren Unitateko burua Osasun Arloko Gizarte Lanaren Unitateko buru gisa.

–Nafarroako Ospitaleguneko Langileen Kontrataziorako Ataleko burua Langileen Kontrataziorako Ataleko buru gisa.

–Nafarroako Ospitaleguneko Ordainsarien Kudeaketarako Ataleko burua Ordainsarien Kudeaketarako Ataleko buru gisa.

–Nafarroako Ospitaleguneko Elikadura Ataleko burua Elikadura Ataleko buru gisa.

–Nafarroako Ospitaleguneko Mantentze-lanen Ataleko burua Mantentze-lanen Ataleko buru gisa.

–Nafarroako Ospitaleguneko Zerbitzu Orokorren Ataleko burua Zerbitzu Orokorren Ataleko buru gisa.

–Nafarroako Ospitaleguneko Hornidura Ataleko burua Hornidura Ataleko buru gisa.

–Nafarroako Ospitaleko eta Vianako Printzea eraikineko Mantentze-lanen Unitateko burua Azpiegituren Unitateko buru gisa.

–Bideko Ama Birjina Ospitalearen eraikineko eta Emakumeari Laguntzeko Zentroetako Mantentze-lanen Unitateko burua Mantentze-lanen Unitateko buru gisa.

–Bideko Ama Birjina Ospitalearen eraikineko Elikadura Unitateko burua Elikadura Unitateko buru gisa.

–Kodetzeko eta Datuak Aztertzeko Unitateko burua Lehiaketen Unitateko buru gisa.

–Eskabideak eta Fakturak Sartu, Erregistratu eta Aurrefakturatzeko Unitateko burua Salgaien kontrolaren, EDIren eta Aurrefakturazioaren Unitateko buru gisa.

–Ospitalizazio Jardueren Koordinazio Administratiboaren Unitateko burua Administrazio Lanak Koordinatzeko Unitateko buru gisa.

–Eriaren Arretarako Unitateko burua Herritarren Arretarako Unitateko buru gisa.

5. Xedapen indargabetzaile bakarraren 1. atalean, honela dioen tokian: “1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura osasun laguntzaz kanpoko atalen eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen mailan ezarri zuen Osasuneko kontseilariak abuztuaren 8an emandako 52/2012 Foru Aginduaren atal hauek indargabetu dira: Bi, Zazpi 8, 9, 10 eta 11, Zortzi, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30, 31, 32, 33, 34, 35, 36, 48, 49, 50 eta 51. Indargabetu dira, orobat, Nafarroako Ospitaleguneko Medikuntza Prebentiboko Zerbitzua, Ospitaleetako Higiene Zerbitzua eta Kudeaketa Klinikoaren Zerbitzua bateratu eta haien egitura organikoa garatu zuen otsailaren 12an Osasun kontseilariak emandako 14/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluko b) letra eta 5. eta 6. artikuluak”, honela behar du: “1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura osasun laguntzaz kanpoko atalen eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen mailan ezarri zuen Osasuneko kontseilariak abuztuaren 8an emandako 52/2012 Foru Aginduaren atal hauek indargabetu dira: Bi, haren 22. puntua izan ezik, Zazpi 8, 9, 10 eta 11, Zortzi, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30, 31, 32, 33, 34, 35, 36, 48, 49, 50 eta 51. Indargabetu dira, orobat, Nafarroako Ospitaleguneko Medikuntza Prebentiboko Zerbitzua, Ospitaleetako Higiene Zerbitzua eta Kudeaketa Klinikoaren Zerbitzua bateratu eta haien egitura organikoa garatu zuen otsailaren 12an Osasuneko kontseilariak emandako 14/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluko b) letra eta 5. eta 6. artikuluak.

Iruñean, 2016ko irailaren 14an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1610757