2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRIBAS
Oihan enkantea
Oihan enkantea, oihan aprobetxamendu hau esleitzeko: 1.277 pago, San Migel Aldea mendiko Eguerdimuño eta Illelusko Plaza alderdietan, Iribasko Kontzejuaren herrilurrean, 552. zenbakiduna Nafarroako erabilera publikoko mendien katalogoan.
Iribasko Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxiaren bidezko enkantea eginen du, aprobetxamendu hau saltzeko: 1.277 pago, 152 metro kubiko zur eta 1.445 metro kubiko egur dutenak, 21.261,43 euroko balorazioa dutenak, gehi BEZa.
Aprobetxamendua osatzen duten zuhaitzak Iribasko Kontzejuaren herrilurretako San Migel Aldea mendian daude, (552. zenbakiduna, Nafarroako erabilera publikoko mendien katalogoan).
Proposamenak Larraungo Udaleko Idazkaritzan aurkeztuko dira, Lekunberrin baitago (Aralar, 5). Horretarako epea, 2016ko urriaren 28an bukatuko da, 15:00etan.
Eskaintza ekonomikoak jendaurrean irekiko dira 2016ko azaroaren 2an, eguerdiko 13:00etan, Iribasko Kontzejuko Etxean.
Sesteorako epea 2016ko azaroaren 9an bukatuko da, 13:00etan. Sesteorik izanez gero berriz ere enkantea eginen da, behin betikoa, 2016ko azaroaren 16an, 13:00etan, Iribasko Kontzejuko Etxean.
Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak Larraungo Udaleko Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.
Iribasen (Larraun), 2016ko irailaren 23an.–Kontzejuko presidentea, Camino Garralda Garin.
Iragarkiaren kodea: L1610866