2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Oihan aprobetxamenduen enkantea
Xedea: Doneztebeko Udaleko alkate udalburuak 2016ko irailaren 22an eman 114/2016 Ebazpenaren bitartez, plegu itxien bidezko enkantea eginen da, honako oihan aprobetxamendu hauek emateko:
1. lotea.–Alderdia: Askin. Zuhaitz mota: haritz gorria. Mozketa mota: matarrasa. Zuhaitz kopurua: 664. Balorazioa: 29.988,7 euro.
2. lotea.–Alderdia: Askin. Zuhaitz mota: haritz gorria. Mozketa mota: bakanketa. Zuhaitz kopurua: 3287. Balorazioa: 2.708,65 euro.
(Informazioa emateko).
Lizitatzeko hasierako prezioa: aurreko taulan lote bakoitzerako adierazitako balorazioa, BEZa kanpo.
Behin-behineko fidantza: lote bakoitzaren tasazio balioaren %2.
–1. lotea: 599,78 euro.
–2. lotea: 54,17 euro.
Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: proposamenak –baldintzen agiriko eranskinetan dauden ereduen araberakoak– eta agiri horren bigarren klausulan ezarritako dokumentazioa Doneztebeko Udalaren erregistroan aurkeztuko dira, hamabosgarren egun naturaleko 14:00ak arte, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Egun hori larunbatarekin baldin bada, epea hurrengo astelehena arte luzatuko da.
Baldintza teknikoen eta administratiboen agiriak: interesdunen eskura daude, Udalaren Idazkaritzan, Doneztebeko Udalean baitago, eta Nafarroako kontratazioaren atarian.
Proposamenak noiz irekiko diren: Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako kontratazioaren atarian argitaratuko da proposamenak zer toki, egun eta ordutan irekiko diren.
Iragarkien gastuak: iragarki ofizialen eta prentsako iragarkien gastuak esleipen hartzailearen kontura izanen dira.
Donezteben, 2016ko irailaren 22an.–Burua, Santiago Uterga Labiano.
Iragarkiaren kodea: L1610869