2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Aldaketa, Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolan ematen diren ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko tarifak eta onarpena arautzen dituen ordenantzaren 10. artikuluan.
Behin betiko onespena
Oltza Zendeako Udalak, 2016ko uztailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolan ematen diren ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko tarifak eta onarpena arautzen dituen ordenantzaren 10. artikuluan. Hasierako onespen hori 2016ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 16an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.
Oltza Zendean, 2016ko irailaren 23an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.
OLTZA ZENDEAKO ETA ORKOIENGO MUSIKA ESKOLAN EMATEN DIREN IKASTAROETAN IZENA EMATEKO ETA PARTE HARTZEKO TARIFAK ETA ONARPENA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
10. artikulua. Ikasturte osoaren kostua I. eranskineko tarifetan ezarria dago. Tarifen ordainketa bakarra egiten ahalko da matrikula egiteko unean bertan, edo bestela honako epeetan:
–%10 matrikula egiteko unean bertan.
–Gainerakoa, hileko 9 kuotatan, egutegiko hilabete bakoitzaren hasieran.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Ordenantzako aldaketa honek 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta ondorio juridiko osoak sortuko.
Iragarkiaren kodea: L1610851