191. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Jarduera sailkatua

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den jarduerarako lizentziari buruzko espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak edo oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Inyecciones Plásticas Mecacontrol SL. NIF: B31742638. Helbidea: Tutera-Tarazona errepidea (10. km). 31520 - Cascante. Jarduera: biltegitako nabea handitzea. Tokia: 1. poligonoko 658. lurzatia, Cascanten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2016ko irailaren 21ean.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1610870