191. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aldaketa, 2016ko herriko jaietan zezen plazara zezen ikuskizunetara joateagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Cascanteko Udalak, 2016ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Cascanteko zezen plazara zezen ikuskizunetara joateagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantzaren aldaketa (iragarkia 2016ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 10ean).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganik, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi da. Hona hemen haren testua, osorik:

Ordenantza fiskala, 2016ko herriko jaietan Cascanteko zezen plazara zezen ikuskizunetara joateagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duena

Xedea

1. artikulua. Ordenantza honetako tasa ezarri da martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100.5 artikuluari jarraituz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatu baitzuen, tasen eta prezio publikoen gaietan.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Ordenantza honen zergapeko egintza da 2016ko herriko jaietan Cascanteko zezen plazaren esparruan antolatzen diren ikuskizunetara sartzea.

Subjektu pasiboak

3. artikulua. Tasa honen subjektu pasiboak izanen dira, zergadun diren aldetik, zerbitzu honen prestazioak jasotzen dituztenak.

Zerga-oinarria

4. artikulua. Cascanteko Udalak 2016ko herriko jaietan Cascanteko zezen plazaren esparruan antolatzen dituen ikuskizunetara joatea da zerga-oinarria.

Tarifak

5. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Kudeatzeko arauak

6. artikulua. 1. Tarifak, abonamenduak barne, prestazioaren aurretik ordainduko dira.

2. Ordainketak zuzenean eginen dira Udalaren egoitzan bertan, adieraziko den ordutegian eta horretarako egokitutako leihatiletan. Tarifak kobratzeko ardura duenak emanen ditu sarrerak edo abonamenduak; horiek beharrezkoak izanen dira ikuskizunera sartzeko.

3. Cascanteko Udaleko organo eskudunak behar besteko denboraz finkatuko ditu Cascanteko zezen plazan eginen diren jardueren egutegia nahiz ordutegia, eta behar bezala sustatuko ditu.

Sorrarazpena eta diru-bilketa

7. artikulua. Tasa sortuko da subjektu pasiboa zezen plazako instalazioetan onartua izan aurretik, abonamendua edo sarrera eskuratzen den unean.

Salbuespenak, murriztapenak
eta legez aplikatzekoak diren gainerako onurak

8. artikulua. Ez da salbuespenik, murriztapenik edo onurarik aplikatuko eranskinean ezarritako tarifetan.

Arau-hausteak eta zehapenak

9. artikulua. Honako hauek iruzurtzat hartuko dira:

a) Kuotak ordaintzeko betebeharra ez betetzea.

b) Udalaren jabetzako ondasun higiezin eta higigarriak axolagabekeriaz edo modu desegokian erabiltzea.

10. artikulua. Gainerako arau-hausteei eta zehapenei dagokienez, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, bai eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1990 Foru Legean eta horiekin bat heldu diren arauetan agindutakoari ere.

Azken xedapenak

Lehena.–Ordenantza honetan aurreikusirik ez dagoen guztian, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du aurreikusitako tramiteak betetzen direnean.

TARIFAK

a) Abonamendua, ikuskizun guztietarako

Tendidu orokorra eta peñak

35,00 euro

Tendidua, erretiratuak, pentsiodunak eta langabeak

30,00 euro

Tendidu berezia gazteentzat (15 urtetik 25 urte bitarte, biak barne)

20,00 euro

Tendidua, haurrak (8 urtetik 14 urte bitarte, biak barne)

15,00 euro

b) Ikuskizunetarako sarrerak

Igandea, irailak 11

Kaleko maisuak, korritzeko behiekin.

–Sarrera orokorra

–Haurren sarrera (8 urtetik 14 urte bitarte, biak barne)

10,00 euro

5,00 euro

Irailaren 15a, osteguna

Grand Prix-a

–Doako sarrera:

Irailaren 16a, ostirala

Ikuskizun berezia, José Arriazu e Hijos

–Sarrera orokorra

–Haurren sarrera (8 urtetik 14 urte bitarte, biak barne)

10,00 euro

5,00 euro

Irailaren 17a, larunbata

Miro Bococi ikuskizuna

–Sarrera orokorra

–Haurren sarrera (8 urtetik 14 urte bitarte, biak barne)

10,00 euro

5,00 euro

Irailaren 18a, igandea

Uztaien lehiaketa

–Sarrera orokorra

–Haurren sarrera (8 urtetik 14 urte bitarte, biak barne)

10,00 euro

5,00 euro

Irailaren 19a, astelehena

Behiak zezen plazan

–Doako sarrera

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta, biharamunetik hasita, bi hilabeteko epean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2016ko irailaren 20an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1610802