191. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Herrilurren esleipena, herritarren artekoa, lehorreko
laborantzarako eta laborantza ekologikorako

Artaxoako Udalak 2016ko irailaren 21eko bilkuran hartu erabakia betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eskubidea badutela uste duten herritar interesdunek eskaera aurkezten ahal dutela herritarren arteko herrilurren esleipenerako, lehorreko laborantzarako bai eta eta laborantza ekologikorako ere, Udaleko idazkaritzan diren baldintzei jarraikiz.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2016ko irailaren 22an.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L1610878