2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARESO
Aldaketa, Aresoko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako
85 eta 89. artikuluena, eta 88 bis artikuluaren sorrera.
Hasierako onespena
Aresoko Udalak, 2016ko irailaren 12an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Aresoko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako 85 eta 89. artikuluena, fatxada eta tximiniei dagokienez; eta 88bis artikuluaren sorrera, eraikin osagarriei dagokienez.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 79. artikuluetan xedatuaren indarrez, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, interesdunek azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Areson, 2016ko irailaren 23an.–Alkate udalburua, Ur Alguero Chivite.
Iragarkiaren kodea: L1610892