2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANTZA
Ezkontza zibila egiteko eskuordetzea
2016ko urriaren 1ean ezkontza zibila eginen da Herriko Etxean. Ezkontza hori Arantzako Udaleko zinegotzi Ander Almandoz Indakoetxea jaunak eginen du, Alkatetzak eskuordetuta, 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Arantzako Udaleko alkate udalburuak, irailaren 26an emandako 121/2016 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:
1.–Udal honetako Ander Almandoz Indakoetxea zinegotzia eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.
2.–Baimena ematea ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko, 2016ko urriaren 1ean.
3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunari jakinaraztea.
Arantzan, 2016ko irailaren 26an.–Alkatea, Juan Miguel Almandoz Mitxelena.
Iragarkiaren kodea: L1610908