191. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Jarduera sailkatua. Baimena

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko (2005eko apirilaren 1ean argitaratu baitzen, 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean), aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2016ko irailaren 22a. Sustatzailea: Manelsa Instalaciones Eléctricas y Mantenimiento SL. Jarduera: koadro elektrikoak muntatzeko osagarrien biltegia eta bulegoa. Tokia: V karrika, 39, Mutiloako industrialdea.

Mutiloan, 2016ko irailaren 23an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1610845