191. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Jarduera sailkatua. Baimena

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin (2005eko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, apirilaren 1ean), jakinarazten da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2016ko irailaren 19a. Sustatzailea: Fontanería Tabar SL. Jarduera: iturgintzako eta berokuntzako lantegia eta biltegia. Tokia: Talluntxe II industrialdea, P karrika, 5, Taxoare.

Mutiloan, 2016ko irailaren 19an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1610827