2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Aldaketa Diru-laguntzak ematea arautzen duen ordenantzan.
Behin betiko onespena
Andosillako Udalak, 2016ko uztailaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Diru-laguntzak ematea arautzen duen udal ordenantzan. Iragarkia 2016ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abuztuaren 12an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egindako aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Aldaketa Diru-laguntzak ematea arautzen duen ordenantzaren 7.d) eta 7.f) artikuluetan.
7.d) artikulua. Funtzionamenduak sortzen dituen gastuak: zergak, hornidura eta nominak.
7.f) artikulua. Lehiaketa ofizialetan parte hartzeak sortzen dituen gastuak: aseguruak, federazio gastuak, inskripzioak.
Andosillan, 2016ko irailaren 23an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1610860