191. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 19an emandako 1978/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez 30 urtetik beherako langabeen kontratazioa sustatzeko diru-laguntzen deialdia onesten da.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/6565/30 urtetik beherako langabeen kontratazioa sustatzeko diru-laguntzak). BDNS (317676).

Deialdiaren xedea: gazte langabeak praktiketako kontratuen bidez kontratatzeko asmoz, enpresei emanen zaizkien diru-laguntzak jasotzeko baldintzak eta betebeharrak arautzea. Gazte horiek Gazteen Bermearen Sistema Nazionalaren fitxategian inskribaturik egon beharko dute. Arautzen dira, orobat, gazte langabeak prestakuntza eta ikaskuntza kontratuen bidez edo enpresetan lanekoak ez diren praktiketako kontratuen bidez kontratatzeko asmoz, enpresei emanen zaizkien diru-laguntzak jasotzeko baldintzak eta betebeharrak.

Iruñean, 2016ko irailaren 19an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1610787