190. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Aurrekontuko 1/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2016ko irailaren 20an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2016. urteko aurrekontuaren 1/2016 aldaketa (bideak moldatzeko).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Arantzan, 2016ko irailaren 21ean.–Alkatea, Juan Miguel Almandoz Mitxelena.

Iragarkiaren kodea: L1610799