190. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

76/2016 FORU DEKRETUA, irailaren 21ekoa, Cristina García Ramos andrea Agoizko notario izendatzen duena.

Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko maiatzaren 23ko Ebazpenaren bidez (ekainaren 2ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara emana) hutsik dauden notariotzak hornitzeko lehiaketa deitu zen. Zuzendaritza nagusi horren 2016ko uztailaren 29ko Ebazpenaren bidez (abuztuaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara emana) aipatu lehiaketa ebatzi zen, eta Cristina García Ramos andrea atxiki zitzaion Agoizko notariotzari.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Foru Komunitatean aritu behar duten notarioak izendatzeko eskumena.

Agindu horretan ezarritakoa betetzeko, Justizia Ministerioko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak deitutako lehiaketaren espedientea igorri dio Nafarroako Gobernuari, baita hura ebazten duen aipatu zuzendaritza nagusiaren 2016ko uztailaren 29ko Ebazpena ere, horren bidez atxikitzen baitzaio Cristina García Ramos andrea Agoizko notariotzari.

Bidezkoa da, hortaz, aipatu notarioa izendatzea, Justizia Ministerioak egindako proposamenari jarraituz.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko irailaren 21eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Cristina García Ramos andrea Agoizko notario izendatzea.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru dekretu hau interesdunari, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Notarioen Elkargoari jakinaraztea.

Iruñean, 2016ko irailaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1610810