190. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. Titulu judizialak betearazteko 45/2015 prozedura

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratu den 45/2015 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Comercial Eransus SL Justizia Administrazioaren letraduaren aurrean eta, hala badagokio, epaile magistratuaren aurrean agertzeko legezko zitazio gisa balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako zedula hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Castellóko Aldizkari Ofizialean argitara dadin, eta adierazten da Justizia Administrazioaren letraduaren aurreko adiskidetze-ekitaldia 2016ko urriaren 4ko 12:10ean eginen dela epaitegi honetako Justizia Administrazioaren letraduaren bulegoan, eta, beharrezkoa bada, akordiorik lortu ez delako, 2016ko urriaren 4ko 12:15ean epaile magistratuaren aurreko agerraldia 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an. Bi ekitaldi horiek deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2016ko irailaren 21ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1610837