190. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR, OROTZ-BETELU
ETA LONGIDAKO UDALEN BATASUNA

2017ko aurrekontua. Hasierako onespena

Artzibar, Orotz-Betelu eta Longidako Udalen Batasunak, idazkari bakarra izateko eratuak, 2016ko irailaren 20an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2017. urteko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Artzibarko Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai, Batasunaren egoitza bertan baitago, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Artzibarren, 2016ko irailaren 21ean.–Lehendakaria, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L1610888