2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
3/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2016ko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 1ean, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aurrekontuko 3/2016 aldaketa, Erdialdeko Partzuergoaren gastuetarako, Enplegu programa, udal idazkariari atxikitako aparteko ordainsaria, kreditu gehikuntza bidezkoa; zenbateko osoa: 5.518,54 euro.
Tebasen, 2016ko irailaren 21ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L1610780