2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Aldaketa, Animaliak eduki eta babestea arautzen
duen udal ordenantzan. Hasierako onespena
Zangozako Udalak, 2016ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa “Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantzan”.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Zangozan, 2016ko irailaren 10ean.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.
Iragarkiaren kodea: L1610794