190. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Gaskueko San Urbano baselizaren erabileraren gaineko Erregelamendua. Hasierako onespena

Odietako Udalak, bi mila eta hamaseiko irailaren 20an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen “Gaskueko San Urbano baselizaren eta hari lotutako lokalen erabileraren gaineko Erregelamendua”. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da erabakiaren hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta hogeita hamar egunean Herriko Etxeko iragarki oholean paratuta, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Erripan (Odieta), 2016ko irailaren 20an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1610781