190. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Balorazio txostenaren berrikuspen proiektua. Hasierako onespena

Iturmendiko Udalak 2016ko irailaren 19an egin osoko bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste.

Lehena.–Hasiera batean onestea Iturmendiko balorazio txostena berrikusteko proiektua, Trabajos Catastrales SA enpresak prestatua.

Bigarrena.–Agiri hori jendaurrean edukitzea 20 egun balioduneko epean, onespen honen laburpena Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legearen 36.4 artikulua bete beharrez, eta aditzera ematen da aipatu agiria jendaurrean egonen dela Udal Idazkaritzan, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien iradokizun eta alegazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Epe hori iraganik, inork alegaziorik aurkeztu badu, horiek eta Udalaren txostena Nafarroako Gobernuko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzura igorriko dira, eta galdatuko zaio ahalik eta lasterren era dadin Batzorde Mistoa, 2017ko zergaldirako finkatu diren bana-banako balioek ondorioa izateko.

Laugarrena.–Horren gaineko iragarkia paratzea Udalaren iragarki oholean eta erabaki hau igortzea Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari, Tracasari eta Katastroko Bulegoari.

Iturmendin, 2016ko irailaren 19an.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.

Iragarkiaren kodea: L1610786