190. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Akats zuzenketa, Udal Planean, 2. poligonoko 130 eta 131. lurzatietan, Bi Ahizpe kaleko 9A eta 9B atzealdean, egindako aldaketa xehakatuaren behin betiko onespenari buruzko iragarkian

Uztailaren 26ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen aipatutako behin betiko onespenari buruzko iragarkia, baina ez zen aldaketa horrekin onetsitako hirigintzako araudia argitaratu.

Akats hori zuzentzeko, argitara ematen da hirigintzako araudia, hirigintzako udal planeko aldaketa horrekin onetsitakoa.

Irurtzunen, 2016ko irailaren 22an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

ERANSKINA

Hirigintzako araudi aldatua, 2. poligonoko 130 eta 131. lurzatiei buruzkoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1610832