2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BETELU
Aurrekontuko 01/2016 aldaketa. Hasierako onespena
Beteluko Udalak, 2016ko irailaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Beteluko Udaleko aurrekontua aldatzeko 01/2016 espedientea.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin da aldaketa hau.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, Udalaren Idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.
Betelun, 2015eko irailaren 21ean.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.
Iragarkiaren kodea: L1610793