190. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Akats zuzenketa, Udalaren lur baten kalifikazio
juridikoaren aldaketari buruzko iragarkian

2016ko 161. Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 22an, Aiegiko Udalak bi mila eta hamaseiko abuztuaren 4ko osoko bilkuran hartutako erabakia, Aiegiko hirilurreko ondasunen katastroko 2. poligonoko 92. lurzatiaren 400 metro koadroko zati baten kalifikazio juridikoa aldatzeari buruzkoa, Aiegiko Udalaren ondareko ondasuna izatetik soberako lurzatia izatera pasatuz, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 10, 11 eta 12. artikuluetan ezarritako tramiteak egin ondoren.

Aipatu iragarkian akatsa badela atzeman da, kalifikazio juridikoaren aldaketak ukitzen duen lurzatia 1. poligonoko 92. lurzatia baita. Hortaz, jakinarazten da 2. poligonoaren aipua akats bat izan zela, eta orain zuzentzen dela.

Aiegin, 2016ko irailaren 20an.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1610778