Iragarkia
190. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 30a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
78/2016 FORU DEKRETUA, irailaren 21ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duena.
ZIOEN AZALPENA
Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretuaren bidez (142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 23an), Nafarroako Foru Komunitateko departamentuen egitura ezarri zen, baita departamentu bakoitzari zegokion eskumen esparrua ere. Foru dekretu hori lehendakariaren abuztuaren 10eko 23/2015 Foru Dekretuak aldatu zuen (156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 12an).
Era berean, abuztuaren 12ko 59/2015 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, geroko garapena galarazi gabe. Dekretu hori 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 13an.
Abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Dekretu hori 2015eko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 1ean. Aipatu foru dekretua urriaren 14ko 243/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen (2015eko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 21ean).
Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretu horren bidez onetsitako egitura birmoldatzea proposatu du.
Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko irailaren 21eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak
1. artikulua. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren eskumenen esparrua.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan bereganatuak dituen eskumenez baliatzea: nekazaritza, abeltzaintza, elikadura eta landa garapen jasangarri eta partizipatiboa; Nafarroako Toki Administrazioa; ingurumenaren babesa, kontserbazioa, kudeaketa eta informazioa; baliabide hidrikoak; lurraldearen antolamendua eta hirigintza; bai eta indarra duten xedapenetan emandako gainerako eskudantziak ere.
2. artikulua. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko titularra.
1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak, Departamentuko titularra baita, eta foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako eskumen esparruari loturik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu.
2. Bereziki, eskudantzia hauek dagozkio:
Behin betiko onestea udal plan orokorrak, plan bateratuak, plan orokorretako egiturazko antolamenduaren determinazioen aldaketak eta planeamenduko berrikuspenenak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoarekin bat.
3. Era berean, Departamentuko titularrari dagokio kide anitzeko organo hauetako buru izatea:
a) Nafarroako Nekazaritza Kontseilua.
b) Toki Araubideko Foru Batzordea.
c) Lurralde Mugaketako Batzordea.
d) Lurraldearen Antolamenduko Batzordea.
4. Departamentuan Kontseilaritzaren Kabinetea dago, departamentuko titularrari laguntza politikoa eta teknikoa emateko; Kabinetea Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoari lotu behar zaio eta titularraren mendean dago zuzenean.
3. artikulua. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren antolamendu orokorra.
1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak, bere titularraren zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu:
a) Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia.
b) Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia.
c) Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia.
d) Idazkaritza Tekniko Nagusia.
4. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.
Foru dekretu honen 2. artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko zuzendaritza nagusiek, departamentuko titularraren goi zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan esleitutako esparru materialean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dieten edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko titularrak agintzen dien beste edozein.
5. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumenen esparruan eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko titularraren goi zuzendaritzapean, hari atxikita baitago zuzenean Idazkaritza Tekniko Nagusia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23. artikuluan eta idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritako eskudantziak izanen ditu, baita indarra duten xedapenek esleitzen dioten edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko titularrak agintzen dion beste edozein ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.
6. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.
Zerbitzuek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren menpeko atalak edo unitate organikoak planifikatu, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea; prozedurak arindu, arrazionalizatu eta sinplifikatzeko printzipioak bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz ezarritakoak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak. Gainera, foru dekretu honetan zerbitzuei eta zeharkako beste unitate batzuei esleitutako eskudantziak galarazi gabe, zerbitzuei dagokie beren menpeko unitateen barneko lan protokoloak eta zerbitzuko jarraibideak onestea.
7. artikulua. Atalen eskudantziak.
Atalek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren eskumenen esparruko lanak gauzatzea eta gainean duten buruarentzako txostenak eta proposamenak egitea, haien menpeko unitateek edo bulegoek egiten dituzten lanak koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkieten gainerako guztiak.
II. KAPITULUA
Landa Garapeneko, Nekazaritzako
eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia
1. ATALA
Eskumenen esparru materiala eta egitura
8. artikulua. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.
Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu, arlo hauetan:
a) Nekazaritzako azpiegituren erreforma eta garapena.
b) Ureztalur berriak sortzea eta jadanik badaudenak gaurkotzea eta sendotzea.
c) Nekazaritzako azpiegituretarako laguntzak.
d) Herri ondasunak zaindu eta berreskuratzea.
e) Landa inguruneko jardueren aniztasuna bultzatzea, baita landa garapena ere nazioko zein Europako programen barrenean.
f) Nekazaritza ustiategien eraginkortasuna hobetzea.
g) Kalitate deiturak.
h) Prozesuen eta produktuen kalitatea sustatu, babestu eta kontrolatzea.
i) Nekazaritzako produktuen eta nekazaritzako elikagaien merkaturatzea sustatzea.
j) Nekazaritzan eta nekazaritzako elikagaien arloan kooperatibak eta elkarteak sortzen laguntzea.
k) Landa garapenaren arloko neurriak bultzatu eta koordinatzea.
l) Ardogintzako esperimentazioa eta ikerketa eta mahastizaintza eta ardogintzako laborategiak.
m) Nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpena.
n) Landareen eta abereen osasuna.
o) Mintegiko haziak eta landareak.
p) Nekazaritzako aseguruak.
q) Nekazaritzako eta abeltzaintzako ikerketa eta garapena koordinatzea.
r) Nekazarien eta abeltzainen etekinetarako laguntzak.
s) Merkatuak erregulatzea eta haietan esku hartzea.
t) Siloen oinarrizko sarea mantentzea eta zaintzea.
u) Fruta eta barazki ekoizleen erakundeak eta nekazaritzako ekoizleen elkarteak.
v) Nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzak nekazari eta abeltzainentzat, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak garatzen ahal dituenak galarazi gabe.
w) Nekazaritzaren arloko prestakuntza.
x) Abeltzaintzako eta nekazaritzako laborategiak.
y) Indarra duten xedapenek Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari esleitzen dizkiotenak Zuzendaritza Nagusiaren beraren esparruan eta, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtseko (NBEUF) Erakunde Ordaintzaileari eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsari (LGENF) loturik, Nafarroako Foru Komunitateari dagozkionak.
9. artikulua. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiaren egitura.
1. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek izanen ditu:
a) Nekazaritza Zerbitzua.
b) Abeltzaintza Zerbitzua.
c) Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzua.
d) Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua.
e) Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzua.
f) Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzua.
2. ATALA
Nekazaritza Zerbitzua
10. artikulua. Nekazaritza Zerbitzuaren eskumenen esparru materiala.
Nekazaritza Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:
a) Nekazaritzako ekoizpen bideak kontrolatzea elikagaien segurtasunaren, fitosanitarioen erabileraren, lohien eta ongarrien esparruan.
b) Nekazaritzako ekoizpen jasangarriaren sistemak sustatzea.
c) Landare osasuna kontrolatzea.
d) Mintegiko landareak eta haziak kontrolatu eta ziurtatzea.
e) Prestakuntza, aholkularitza teknikoa eta nekazaritzako ikerketaren eta berrikuntzaren emaitzen transferentzia.
f) Laguntzen eskaera bakarra antolatzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EE) Erregelamenduaren arabera.
g) Nekazari eta abeltzainendako laguntzak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EE) Erregelamenduan ezarritako Kudeaketa eta Kontroleko Sistema Integratuan sartuak, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) kargura emanak, eta sistema horrekin parekatuak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) edo Nafarroako Gobernuaren bidez kofinantzatuak; Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak garatzen ahal dituenak galarazi gabe.
h) Merkatuko krisien prebentzioaren eta kudeaketaren arloko jarduketak.
i) Ekoizpenaren, uztaren eta izakinen aitorpenak eta legez kanpoko mahastietatik ateratzen diren ekoizpenen xedea kontrolatzea.
j) Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) laguntzak fruta eta barazki ekoizleen erakundeen programa eragileetarako, destilazioetarako eta mahastiak berregituratzeko, eta beste batzuk, Merkatuen Antolakunde Bateratutik ateratzen direnak.
k) Nekazaritzako aseguruen kontratazioa sustatzea.
l) Hondamendi naturalen parekoak diren baldintza klimatologiko kaltegarriek nekazaritzako ustiategietan eragiten dituzten kalteak.
m) Siloen oinarrizko sarea mantentzea eta zaintzea.
11. artikulua. Nekazaritza Zerbitzuaren egitura.
Nekazaritza Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:
a) Landareen Ekoizpen eta Osasun Atala.
b) Merkatuen Erregulaziorako Atala.
c) Etekinetarako Laguntzen Atala.
12. artikulua. Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalaren eskumenen esparru materiala.
Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: nekazaritzako ekoizpen bideak kontrolatzea elikagaien segurtasunaren, fitosanitarioen erabileraren, lohien eta ongarrien esparruan, nekazaritzako ekoizpen jasangarriaren sistemak sustatzea, landare osasuna kontrolatzea, mintegiko landareak eta haziak kontrolatu eta ziurtatzea, prestakuntza, aholkularitza teknikoa eta nekazaritzako ikerketaren eta berrikuntzaren emaitzen transferentzia, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.
13. artikulua. Merkatuen Erregulaziorako Atalaren eskumenen esparru materiala.
Merkatuen Erregulaziorako Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: merkatuko krisien prebentzioa eta kudeaketa, ekoizpenaren, uztaren eta izakinen aitorpenei buruzko mahastizaintzako eta ardogintzako kontrola, baita legez kanpoko mahastietatik ateratzen diren ekoizpenen xedearena ere, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) laguntzak fruta eta barazki ekoizleen erakundeen programa eragileetarako, destilazioetarako eta mahastiak berregituratzeko, eta beste batzuk, Merkatuen Antolakunde Bateratutik ateratzen direnak, nekazaritzako aseguruen kontratazioa sustatzea, hondamendi naturalen parekoak diren baldintza klimatologiko kaltegarriek eragiten dituzten kalteak eta siloen oinarrizko sarea mantendu eta zaintzea, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.
14. artikulua. Etekinetarako Laguntzen Atalaren eskumenen esparru materiala.
Etekinetarako Laguntzen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: nekazari eta abeltzainendako laguntzak, Kudeaketa eta Kontroleko Sistema Integratukoak, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) kargura emanak edo Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez kofinantzatuak, Kudeaketa eta Kontroleko Sistema Integratuaren parekoak diren Estatuko laguntzak, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.
3. ATALA
Abeltzaintza Zerbitzua
15. artikulua. Abeltzaintza Zerbitzuaren eskumenen esparru materiala.
Abeltzaintza Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:
a) Abere ekoizpena sustatu eta garatzea.
b) Abere osasuna kontrolatu eta zaintzea.
c) Elikagaien Katea Kontrolatzeko Plana koordinatzea, nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpen primarioari dagokionean.
d) Elikagaien Katea Kontrolatzeko Planeko programak, abeltzaintzako ekoizpen primarioari dagozkionak, gauzatzea.
e) Abeltzaintzaren arloko ikerketaren eta garapenaren emaitzak jakinaraztea.
f) Abeltzaintzako ustiategiak erregistratzea eta abereak identifikatzea.
g) Eskualdeetako Albaitaritza Bulegoak koordinatzea.
h) Abeltzaintzako eta nekazaritzako laborategiak eta nekazaritzako elikagaien laborategien koordinazioa.
16. artikulua. Abeltzaintza Zerbitzuaren egitura.
Abeltzaintza Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:
a) Abere Ekoizpenaren Atala.
b) Abere Osasuneko Atala.
c) Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Atala.
d) Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atala.
17. artikulua. Abere Ekoizpenaren Atalaren eskumenen esparru materiala.
Abere Ekoizpenaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: abere ekoizpena, abeltzaintzako ustiategien, gune zoologikoen eta lagun egiteko animaliak hazi, saldu eta mantentzeko establezimenduen erregistroa, abereak identifikatu eta kontrolatzea, Abere Trazabilitatearen Estatuko Sistema Integrala (SITRAN), abeltzaintzako zentsuak, abeltzaintzako ikerketaren eta saiakuntzaren emaitzak jakinaraztea, esnearen kalitatea eta higienea kontrolatzea, bertako arrazak eta azienda hazleen elkarteak sustatu eta kontrolatzea, abere lehiaketak, hiltegietan kanalen sailkapena kontrolatzea, abeltzaintza arloko Estatuko laguntzak kudeatzea, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.
18. artikulua. Abere Osasuneko Atalaren eskumenen esparru materiala.
Abere Osasuneko Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: abereen osasuna, saneamenduko kanpaina ofizialak, abereen gaixotasunak kontrolatu eta desagerrarazteko planak, kontingentzia planak, biosegurtasuneko programak, abereen mugimenduen osasun kontrola, azienda garraiatzen duten ibilgailuak desinfektatzeko zentroen kontrola, herrilarreetan bazkatzen diren abereen osasunaren babesa, Batasunaren barnean abere biziak eta haien produktuak trukatzen dituzten agenteak, agente ziurtatzaileak, osasunaren arloko babes elkarteak, giza kontsumorako ez diren abere-azpiproduktuak, larrialdi eta hondamendietarako planak, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.
19. artikulua. Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Atalaren eskumenen esparru materiala.
Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: Eskualdeetako Albaitaritza Bulegoak eta Arloetako Bulegoak koordinatzea, Elikagaien Katea Kontrolatzeko Plana (EKKP) koordinatzea, nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpen primarioari dagokionean, abeltzaintzako ekoizpen primarioari dagozkion EKKPko programak gauzatzea, abeltzaintzako ekoizpeneko osasun alertak koordinatzea, produktu eta material zoosanitarioen fabrikatzaileak eta banatzaileak, sendagaiak eta sendagai-pentsuak, abeltzaintzako hondakinei buruzko plan nazionala, abereen ongizatea eta babesa ustiategietan eta garraioan, abere biziak garraiatzeko ibilgailuak, Batasunaren barnean eta Estatuan abereak eta material genetikoa trukatzea, abeltegietan eska daitezkeen baldintzen gaineko kontrola, abere elikagaien eta zezen ikuskizunen arloko erregistroak eta kontrolak, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.
20. artikulua. Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalaren eskumenen esparru materiala.
Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: saiakuntza analitikoak egitea nekazaritzako elikagaien inguruan, beharrezkoak baitira Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Kontrol Ofizialeko Programetarako; laborategietako kanpoko baliabideen kudeaketa; koordinazio orokorra Nafarroako Foru Komunitateko eta Estatuko beste laborategiekin, agintzen zaizkion beste saiakuntza analitiko batzuk egitea, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.
4. ATALA
Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzua
21. artikulua. Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzuaren eskumenen esparru materiala.
Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:
a) Erakunde Ordaintzailearen zuzendaritza.
b) Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) laguntzen kudeaketaren barne prozedurak eta eskuliburuak onestea.
c) NBEF (Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsa) Koordinazio Erakundearekiko harremanak koordinatzea, NBEUF eta LGENF funtsek ematen dituzten laguntzei dagokienez.
d) Nekazaritzako Europako Funtsen gastuetarako aurrefinantziazio nazionaleko sistemaren eta horien kontuak likidatzeko prozesuaren koordinazio finantzarioa.
e) NBEUF eta LGENF funtsen kargura aurrerakinak jasotzeko abalen eta diruzkoak ez diren beste berme batzuen gordailua, kontrola eta jarraipena.
f) Erakunde Ordaintzailearen informazio sistemen plana eta prestakuntza plana prestatu eta aplikatzea.
g) Departamentuak, erakunde ordaintzailea den aldetik, egiten dituen ordainketak gauzatzea eta kontabilizatzea.
h) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EE) Erregelamenduak ezarritako Kudeaketa eta Kontrolerako Sistema Integratua eta baldintzazkotasuna koordinatzea.
i) Tokian berean egiten diren kontrolak, erakunde ordaintzaileak tramitatutako laguntzak aplikatzeko araudiak eskatzen dituenak, eta baldintzazkotasunaren kontrola.
j) Nekazaritzako lurzatiak identifikatzeko sistemak kudeatu, mantendu eta zabaltzea NBEUF eta LGENF laguntzak ordaintzeko.
22. artikulua. Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzuaren egitura.
Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:
a) Koordinazio Atala.
b) Ikuskapenen Atala.
c) Barne Auditoretzako Atala.
23. artikulua. Koordinazio Atalaren eskumenen esparru materiala.
Koordinazio Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:
a) Koordinatzea, erakunde ordaintzailearen esparruan, Europako Batzordearen eskura jarri behar den informazioaren bilketa, urteko kontuaren aurkezpena eta kontuak likidatzeko prozedurak.
b) NBEUF eta LGENF laguntzen kudeaketa eta kontroleko afera horizontalak koordinatzea, horien aplikazio homogeneoa sustatzearren.
c) Nekazaritzako lurzatiak identifikatzeko sistema kudeatu eta mantentzea.
d) NBEUF eta LGENF funtsen kontabilitatea.
e) Erakunde ordaintzailearen zordunen, aurrerakinen eta bermeen erregistroa kudeatu eta mantentzea.
f) NBEUF eta LGENF laguntzen ordainketa gauzatzea.
g) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
24. artikulua. Ikuskapenen Atalaren eskumenen esparru materiala.
Ikuskapenen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:
a) Tokian berean egiten diren kontrolak, erakunde ordaintzaileak tramitatutako laguntzak aplikatzeko araudiak eskatzen dituenak, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren finantziazioa dutenak, baita Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kofinantziazioa dutenak ere, Kudeaketa eta Kontrolerako Sistema Integratuaren parekoak, eta baldintzazkotasunaren kontrolak.
b) Nekazaritzako lurzatiak identifikatzeko sistemak kudeatu, mantendu eta zabaltzea NBEUF eta LGENF laguntzak ordaintzeko.
c) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
25. artikulua. Barne Auditoretzako Atalaren eskumenen esparru materiala.
Barne Auditoretzako Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: Europar Batasunaren funtsen bidez finantzatzen diren espedienteen kontrol teknikoa, erakunde ordaintzailearen prozedurak egiaztatzea, biltegietan gordetzen diren nekazaritzako produktuak kontrolatzea esku-hartze publikoan, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.
5. ATALA
Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua
26. artikulua. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuaren eskumenen esparru materiala.
Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:
a) Nekazaritzako azpiegituren erreforma eta garapena.
b) Uholdeen ondorioz nekazaritzako azpiegituretan izaten diren kalteengatik ematen diren laguntzak kudeatzea.
c) Ureztalur berriak sortzea eta jadanik badaudenak gaurkotzea eta sendotzea.
d) Landa garapeneko Europako programazioan aurreikusita dauden nekazaritzako azpiegiturei buruzko neurriei dagozkien ordainketak kudeatzea.
e) Herri ondasunak defendatzea eta berreskuratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta hura garatzen duten xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.
f) Ingurumeneko neurrien segimendua eta kontrola azpiegiturak erreformatzeko obretan.
27. artikulua. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuaren egitura.
Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:
a) Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atala.
b) Herrilurren Atala.
28. artikulua. Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalaren eskumenen esparru materiala.
Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: azpiegituren erreforma, ureztalur berriak edo jadanik badaudenen modernizazioa barne, haien kudeaketa landa garapenaren inguruko programazioari dagokionez, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk ere, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
29. artikulua. Herrilurren Atalaren eskumenen esparru materiala.
Herrilurren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: txostenak egitea eta espedienteak tramitatzea herrilurren inguruan, toki entitateei aholku ematea eta kontrol egitea herrilurrei buruz eta kargen berrerosteari buruz, nekazaritzako eta nekazaritza industriako toki azpiegituren laguntzak kudeatzea, nekazaritzako azpiegituren kalteak konpontzeko ezartzen diren laguntza kudeatu eta koordinatzea hondamendi naturalen parekoak diren baldintza klimatologiko kaltegarriak izaten direnean, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk ere, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
6. ATALA
Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzua
30. artikulua. Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuaren eskumenen esparru materiala.
Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:
a) Nekazaritza ustiategien eraginkortasuna hobetzea.
b) Nekazari gazteak nekazaritzako jardueran hastea sustatzea.
c) Kalitate deiturak.
d) Nekazaritzako elikagaien prozesuen eta produktuen kalitate kontrola sustatu, babestu eta kontrolatzea.
e) Nekazaritzako produktuen eta nekazaritzako elikagaien merkaturatzea sustatzea.
f) Nekazaritzan eta nekazaritzako elikagaien arloan kooperatibak eta elkarteak sortzen laguntzea.
g) Saiakuntza eta ikerketa enologikoa.
h) Nekazaritzako ustiategien eta horien ekoizpen elementuen inguruko erregistroak.
31. artikulua. Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuaren egitura.
Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:
a) Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atala.
b) Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren Atala.
c) Ardogintza Sustatzeko Atala.
d) Nekazaritzako Erregistroen Atala.
32. artikulua. Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalaren eskumenen esparru materiala.
Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: laguntzak ematea nekazaritzako ustiategietan inbertitzeko, nekazari gazteek beren lehenbiziko instalazioa jartzeko, nekazaritza garaia baino lehen uzteko, elkarlanean erabiltzeko makinak eta tresnak erosteko eta nekazarien kooperatibak eta elkarteak sortzeko, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk ere, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
33. artikulua. Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren Atalaren eskumenen esparru materiala.
Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: nekazaritzako elikagaien kalitatearen sustapena eta kontrola, elikagaien prozesuen normalizazioa, eta elikagaien kalitate deituren, partzuergoen eta talde marken sustapena, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk ere, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
34. artikulua. Ardogintza Sustatzeko Atalaren eskumenen esparru materiala.
Ardogintza Sustatzeko Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: ardogintzako saiakuntza eta ikerketa, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk ere, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
35. artikulua. Nekazaritzako Erregistroen Atalaren eskumenen esparru materiala.
Nekazaritzako Erregistroen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: mahastizaintzaren, ustiategien, makineriaren eta landa errentamenduen inguruko erregistroak eta nekazaritzako ustiategien eta horien ekoizpen elementuen inguruko gainerako erregistroak, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk ere, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
7. ATALA
Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzua
36. artikulua. Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuaren eskumenen esparru materiala.
Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:
a) Landa Garapeneko Programen Kudeaketaren Agintaritzaren eginkizunak betetzea, programa horien prestaketa eta aldaketa zuzenduz, baita haien jarraipena eta ebaluazioa ere.
b) Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020rako Programa prestatu, tramitatu eta aldatzea, baita horren jarraipena eta ebaluazioa ere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EE) Erregelamenduaren esparruan.
c) Indarra duten landa garapeneko programak garatzeko behar diren aholku teknikoetarako, argibideetarako eta publizitaterako neurriak.
d) Zuzendaritza Nagusiari bere ordezkaritza lanetan laguntzea erakunde hauen aurrean: Estatuko Landa Sareko lantalde eta batzordeak, Estatuko Esparrua eta Estatuko Landa Garapeneko Programa.
e) Landa Garapeneko Batzordetik eta Europako nahiz Estatuko beste erakunde batzuetatik heldu diren legeak, dokumentazioa eta argibideak biltzea eta haien jarraipena egitea, baita horiek departamentuko unitateei, sektoreari eta haren erakunde ordezkariei jakinaraztea ere.
f) Landa aniztasuna eta garapena bultzatzea, landa garapeneko 2014-2020rako programazioaren esparruan.
g) Lehen sektorean lankidetza eta berrikuntza sustatzea, produktu, prozesu eta teknologia berrien garapenari buruzko proiektu pilotuen bitartez, landa garapeneko 2014-2020rako programazioaren esparruan.
h) Tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiak aplikatu, koordinatu eta kontrolatzea (LEADER ikuspegia), Tokiko Ekintza Taldeen bitartez, landa garapeneko 2014-2020rako programazioaren esparruan.
i) Hierarkiako goreneko organoek Batasunaren politikei buruz agintzen dizkioten guztiak.
37. artikulua. Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuaren egitura.
Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:
a) Plan eta Programen Atala.
b) Landa Aniztasunerako Atala.
38. artikulua. Plan eta Programen Atalaren eskumenen esparru materiala.
Plan eta Programen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: landa garapeneko programak prestatu eta horien jarraipena eta ebaluazioa egitea, laguntza teknikoa, informazioa eta publizitatea, ordezkaritza lanak batzordeen eta lan taldeen aurrean, eta Europar Batasuneko politiken eta landa garapenaren arloko dokumentazioa eta araudia bildu eta horien jarraipena egitea, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk ere, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
39. artikulua. Landa Aniztasunerako Atalaren eskumenen esparru materiala.
Landa Aniztasunerako Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: landa aniztasuna eta garapena bultzatzea, lehen sektoreko lankidetza eta berrikuntza, tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiak (LEADER ikuspegia), Tokiko Ekintza Taldeen bidez, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk ere, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
III. KAPITULUA
Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia
1. ATALA
Eskumenen esparru materiala eta egitura
40. artikulua. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.
Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: ingurumena ezagutu, zaindu eta babestea, ur baliabideak, lurraldearen antolamendua eta hirigintza. Jasangarritasun arloetan zeharkakotasuna bultzatu nahi duenez, koordinazio eskudantziak ere izanen ditu lotura gaietan departamentuko gainerako unitateekin, beste departamentuekin eta bereziki eskatzen duten eragile nagusiekin, arlo hauetan: informazioa eta ezagutza, berrikuntza, herritarren parte-hartzea eta ingurumenaren eta lurraldearen jasangarritasunarekin lotura duten Europako proiektuak koordinatzea.
Berariaz, hauxe dagokio:
a) Gai hauen gaineko plangintza: hondakinen kudeaketa, ur baliabideak, naturgune babestuak, basa fauna eta habitatak, oihan ondarea, kutsaduraren kontrako borroka eta klima-aldaketa.
b) Gai hauen gaineko koordinazioa: ingurumen hezkuntza, ingurumen osasuna, biosegurtasuna eta Foru Komunitateak lurraldearen antolamenduaren eta ingurumenaren arloetako politiketan parte hartzeak dakartzan beste guztiak.
c) Nafarroako Foru Komunitateko naturgune babestuak, oihan ondareko finkak eta abelbideen sarea kudeatzea.
d) Hondakin kudeaketa eta ur baliabideen kudeaketa ingurumenaren aldetik kontrolatzea.
e) Ingurumenaren arloko ebaluazioa eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratua.
f) Klimaren, uraren, lurzoruaren eta beste baliabide natural batzuen ebaluazioa kudeatzea.
g) Ikerketa eta prospektiba, prestakuntza jarduerak eta sentsibilizazio jarduerak sustatzea gai hauetan: ingurumena, lurraldearen antolamendua, mendien aprobetxamendua eta erabilera antolatua eta departamentuko helburu eta arloak osatzen eta sistematizatzen dituzten zeharkako gaiak.
h) Beste administrazio batzuekiko lankidetza lurraldearen antolamenduaren eta ingurumenaren arloetan, oinarrizko faktoreak lurraldean bermatzeko.
i) Basozaintzaren zuzendaritza.
j) Indarra duten xedapenek Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari esleitzen dizkiotenak, zuzendaritza nagusiak bere duen esparruan.
41. artikulua. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren egitura.
1. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek izanen ditu:
a) Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzua.
b) Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzua.
c) Natur Ingurunearen Zerbitzua.
d) Lurralde eta Paisaia Zerbitzua.
e) Ingurumenaren eta Lurraldearen Antolamenduaren Zerbitzu Juridikoa.
2. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari atxiki zaio Oihanak Zaintzeko Atala.
3. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuek bere jarduketak koordinatuko dituzte, lan lerroak ezarriko dituzte eta Oihanak Zaintzeko Atalari jarraibide tekniko zehatzak emanen dizkiote atal horrek natur ingurumenaren kudeaketan, zaintzan, ikerketan, eta ikuskapenean esleiturik dituen eginkizunak behar bezala egin ahal ditzan.
4. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuek eta Oihanak Zaintzeko Atalak barne koordinazioa eginen dute Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzuarekin, zerbitzu horren eskumenen esparruko arloetan.
2. ATALA
Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren
arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzua
42. artikulua. Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzuaren eskumenen esparru materiala.
Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, zeharkakoa, integratzailea eta ezagutza sortzailea izan nahi dela kontuan hartuta, honako arlo hauetan:
a) Jasangarritasuna bultzatzea Gobernuaren politika guztietan.
b) Departamentuko gainerako unitateekin konpartitzen diren zeharkako gaien dinamizazioa sustatzea.
c) Barne koordinazioa, integrazioa, dagoen ezagutzaren kudeaketa eta zeharkako lana zuzendaritza nagusiko unitateen artean, eta departamentuko beste konexio eremu batzuekiko harremana.
d) Klimaren, lurzoruaren eta beste baliabide natural batzuen ebaluazioa kudeatzea.
e) Klima-aldaketaren arloko ezagutzaren jarraipena egitea, eta arlo horretako egokitze eta arintze neurriak garatzeko giltzarri diren eragileak dinamizatzea.
f) Agenda 21 Tokiko Ekintzako Planei eta tokiko jasangarritasunerako beste plan batzuei laguntza ematea.
g) Departamentuarteko batzordeen dinamizazioa eta jarraipena egitea.
h) Ingurumenaren arloko barne eta kanpo informazio eta ezagutzaren nukleo antolatzailea: web orria, GIS eta informazio antolatu eta zabaltzeko beste tresna batzuk.
i) Informazio eskaerei erantzuteko zerbitzua ingurumenaren eta lurraldearen eta hirigintzaren gaietan.
j) Adierazle eta estatistika orokorrak prestatzea departamentuko gainerako unitateen ezagutza eta konexio gaietan, eta egoera txostenak eta urteko balantzeak egitea departamentuko ezagutza gaietan.
k) Departamentuko dokumentazio-zentroa mantentzea, eta bere baliabideak zabaltzea landa garapenaren, ingurumenaren eta lurraldearen antolamenduaren eremuetan.
l) Barne prestakuntzako premiak eta eragile nagusienak identifikatzea, eta plan koordinatuak egitea.
m) Europako proiektuen jarraipena eta kontrola egitea, eta proiektu berriak definitu eta prestatzea.
n) Espainiako eta nazioarteko sareetan parte hartzea eta haien jarraipena egitea.
o) Ezagutzaren lankidetza harremanak ezartzea unibertsitateekin eta ikerketa zentroekin departamentuarekiko konexio arloetan.
p) Ingurumen hezkuntza eta sentsibilizazioa jasangarritasunaren arloan.
q) Laguntza ematea herritarren parte-hartzearen prozesuak definitzean, ingurumenaren eta lurraldearen antolamenduaren gaietan.
r) Berrikuntza kultura garatzea departamentuko arloetan, prospektiba eta lankidetza ekintzen bidez.
s) Prozesuak, prozedurak eta lan tresnak hobetzeko neurriak bultzatu eta kudeatzea, kudeaketan bikaintasuna indartzen badute, ebaluazioaren eta barne kalitatearen arloko politika korporatiboarekin koordinaturik.
t) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
43. artikulua. Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzuaren egitura.
Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:
a) Informazioa Integratzeko eta Ezagutza Sortzeko Atala.
b) Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atala.
c) Berrikuntzaren, Barne Kalitatearen eta Europako Proiektuen Atala.
44. artikulua. Informazioa Integratzeko eta Ezagutza Sortzeko Atalaren eskumenen esparru materiala.
Informazioa Integratzeko eta Ezagutza Sortzeko Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko informazioaren arloan, baina, ahal den neurrian, departamentura hedatuko da, Idazkaritza Teknikoarekin elkarlanean; zehazki, hauek:
a) Informazio sistema alfanumeriko eta geografikorako plataforma teknologiko bat abiarazi, kudeatu eta mantentzea, departamentuko informazioa hobeto sortu, eguneratu, ustiatu eta zabaltzeko.
b) Datu alfanumerikoak kudeatu eta ustiatzea, banakako datu-baseetatik edo datu-base korporatiboetatik eta espedienteak kudeatzeko tresnetatik datozenak.
c) Informazio geografikoa eta Departamentuak eskuratutako sateliteko irudiak kudeatu eta ustiatzea.
d) Adierazle, balantze eta estatistiken sistema bat prestatu eta mantentzea, ezagutzaren zabalkundea, gardentasuna eta departamentuko estatistiken koordinazio eta hedapena errazteko.
e) Gobernuak bultzatutako eragiketa estatistiko, erregistro eta ebaluazio-proiektuetan parte hartzea.
f) Web aplikazio tematikoak sustatu, bultzatu eta kudeatzea, teknologia berriak komunikabide tradizionalen ordez ezartzeko eta departamentuarekiko komunikazioa, informazioa eskuratzea eta partaidetza errazteko teknikari, populazio-sektore edo, oro har, herritarrei.
g) Herritarrek egindako informazio eskaerei eta kontsultei erantzuna ematea eta haiek ebaztea, lurraldearen, ingurumenaren eta hirigintzaren arloetan, kalitatezko arreta eta erantzun gardenak bermatuz.
h) Dokumentazio-zentroa eta liburutegia kudeatzea, eta azterlanak, inkestak eta buletinak egitea baliabideen ezagutza eta zabalkundea hobetzeko.
i) Departamentuko erabiltzaileentzako eta eragile nagusientzako prestakuntza eta zabalkunde jarduerak proposatzea eta unitate eskudunekin elkarlanean aritzea, informazio teknologien erabilera eta garapena eta departamentuko gaien ezagutza sustatzeko.
j) Nafarroako lurraldeari buruzko informazio sistemetan Departamentuaren partaidetza kudeatu eta koordinatzea, eta sistema horietako informazio geografikoa mantentzeko laguntza ematea. Erakunde ordaintzailearen eskumenak galarazi gabe.
k) Natur baliabideen inbentarioen eta ebaluazioaren inguruko koordinazioa, eta lurzoruak andeatzetik babestearen arloko ikerlanak.
l) Lurzoruei buruzko datu-baseak biltzen duen informazio edafologikoa kudeatzea, bai kartografikoa bai alfanumerikoa.
m) Ingurumen faktoreen jarraipen sareak diseinatu eta inplementatzearen inguruko koordinazioa, meteorologia eta klimatologia barne.
n) Eskudantzien esparruetan eskumena duten Administrazioko unitate organikoekin elkarlanean aritzea, helburuak modu hoberenean garatzeko.
o) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
45. artikulua. Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalaren eskumenen esparru materiala.
Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak ditu ondoko arlo hauetan:
a) Jasangarritasuna bultzatzea Gobernuan garatzen diren politika orotan, gainerako zuzendaritza nagusi eta departamentuekiko koordinazioa eta lankidetza sustatuko dituzten lantaldeen bitartez.
b) Jasangarritasun neurriak proposatzea departamentuko instalazio, ekipamendu eta ekintzetarako, halako neurrien erreferente rola gizarte aurrean indartzeko.
c) Pausoak ematea Departamentuak Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean duen presentzia indartu eta koordinatzeko lanen aurrerabidean eta tokiko eragileekiko nahiz kooperazio sareekiko harremanetan.
d) Ingurumen arloko diagnostikoak, auditoretzak eta neurriak aplikatzeko behar diren neurriak proposatu eta gauzatzea, udalerrien jasangarritasuna hobetzeko.
e) Laguntza ematea Agenda 21 Toki Jasangarritasuneko Ekintzako Planak prestatu eta garatzeko.
f) Nafarroako Toki Entitateen Jasangarritasunerako Sareko idazkaritzan aritzea.
g) Ingurumen hezkuntzako plan eta programak prestatu, jarraitu eta gauzatzea.
h) Ingurumenaren eta lurraldearen jasangarritasunari buruzko programak eta jarduerak, prestakuntzakoak, zabalkundekoak eta hezkuntzakoak, planifikatu, koordinatu eta gauzatzea.
i) Sustatu eta babestea Departamentuak bultzatzen dituen plan, programa eta proiektuei aplikatzen zaizkien herritarren parte-hartze prozesuak eta beste Departamentu batzuen koordinazioaren eta lankidetzaren beharra dutenak.
j) Herritarren partaidetzarako tresnen aplikazioa gainbegiratzea eta aholkuak ematea beste entitate batzuen proiektu, plan eta programetan, betiere ingurumenaren arloko politikan eragina badute.
k) Departamentuko kontseiluak eta aholku batzordeak dinamizatu eta koordinatzea, haietako idazkaritzetarako laguntza gisa.
l) Ingurumena zaintzeko laguntzaile eta boluntarioen jarduerak sustatu eta kudeatzeko behar diren ekintzak egitea natur inguruneko eta hiri inguruneko eremu guztietan, hala nola lankidetza sareak, komunitate birtualak, zientzia herritarra eta sare sozialak.
m) Klima-aldaketaren arloko ezagutzaren jarraipena egitea, eta arlo horretako egokitze eta arintze neurriak garatzeko giltzarri diren eragileak dinamizatzea.
n) Ingurumen hezkuntza eta sentsibilizazioko ekintzak eta ingurumena zaintzeko boluntarioenak Oihanak Zaintzeko Atalarekin koordinatzea.
o) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
46. artikulua. Berrikuntzaren, Barne Kalitatearen eta Europako Proiektuen Atalaren eskumenen esparru materiala.
Berrikuntzaren, Barne Kalitatearen eta Europako Proiektuen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu ondoko arlo hauetan:
a) Departamentuko unitateei laguntza ematea eta unitate horiek koordinatzea modernizazio, bizkortze eta sinplifikazio arloetan, herritarrentzako arretan eragimena handitzeko.
b) Barne prozesuak aztertzea eta oinarrizko prozeduren mapa prestatzen laguntza ematea Europar Batasunak eskatzen duen elkarreragingarritasunerako.
c) Prozesu bakoitzeko kalitate adierazleak ezartzea, bai eta gogobetetasun inkestak, barne kalitatea hobetzeko planak, kalitatea kudeatzeko sistema estandarizatuak eta politika eta eredu korporatiboekin lerrokatutako sinplifikazio administratiborako sistemak ere.
d) Barne autoebaluaziorako metodoak prozesuen mapan ezartzea, Politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legeari lotua.
e) Barne koordinazio eta dinamizazioa Departamentuan kalitate prozesuak bultzatzen direla bermatzeko.
f) Barne prestakuntzako premiak eta eragile nagusienak identifikatzea, eta plan koordinatuak egitea.
g) Berrikuntza kultura garatzea departamentuko arloetan, prospektiba eta lankidetza ekintzen bidez.
h) Ikerketa, garapena eta berrikuntza koordinatzea departamentuan eta hari atxikitako entitate publikoetan.
i) I+G+B-ren jarraipen batzordeak koordinatzea eta Nekazaritzako I+G+B-ren jarraipen batzordeko idazkaritza lana egitea.
j) Nafarroa ordezkatzea INIAren Nekazaritzako Ikerketaren Batzorde Nazionalean.
k) Departamentu honen arloetako inbertsioak koordinatzea Gobernuaren I+G+B-ko urte anitzeko planetan.
l) Antena izatea intereseko gaietan lehentasunezko lerroak identifikatzeko, eta departamentuko arloetan proiektu aukerak identifikatzeko.
m) Proposamenak definitu eta prestatzea eta proiektuak dinamizatzea departamentuaren arlo estrategikoetan baliabideak bereganatzeko.
n) Beste departamentu batzuekin eta zentro teknologikoekin eta enpresekin harremanak izatea Europako proiektuetako partaidetza sustatzeko.
o) Departamentua eta hari atxikitako entitate publikoak partaide dituzten Europako proiektuen jarraipena eta kontrola egitea.
p) Baliabide publikoak kudeatzea proiektu propioak eta Departamentuak sustatzen dituenak finantzatzeko.
q) Espainiako eta nazioarteko sareetan parte hartzea eta haien jarraipena egitea Departamentuaren intereseko eta jarduneko arloetan.
r) Europako seihilekoen jarraipena egitea, ministerioei laguntza emateko autonomia erkidegoen batzordeetan parte hartuz, Departamentuaren intereseko gaietan.
s) Prospektiba egitea landa garapen, ingurumen, lurraldearen antolamendu eta toki administrazio arloetan, Europar Batasunaren politikaren eta munduko politikaren barnean.
t) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
3. ATALA
Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzua
47. artikulua. Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuaren eskumenen esparru materiala.
Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu ondoko hauekin lotura duten arloetan:
a) Ekonomia zirkularra, hala nola kutsaduraren eta hondakinen kontrola eta prebentzioa, eta ingurumen baimen integratua eta jarduera sailkatuen lizentzia behar dituzten jarduerak baimendu eta kontrolatzea.
b) Ura, hala nola ur baliabideen ebaluazio, plangintza eta kalitatea, urperagarritasuna, ibaiak eta hezeguneak lehengoratzea, ingurumen arloan konfederazio hidrografikoetarako txostenak egitea eta arrantza kudeatzea.
c) Horiekin lotura dutenak, eta indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
48. artikulua. Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuaren egitura.
Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuak atal hauek ditu:
a) Kutsaduraren aurkako Aurreneurrien Atala.
b) Hondakinen Atala.
c) Ibaiak Lehengoratzeko eta Arrantza Kudeatzeko Atala.
d) Ekonomia Zirkularraren Plangintza Estrategikorako eta Kontrolerako Atala.
49. artikulua. Kutsaduraren aurkako Aurreneurrien Atalaren eskumenen esparru materiala.
Kutsaduraren aurkako Aurreneurrien Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu ingurumena zaintzeko aurreneurrien arloan eta, zehazki, ondoko hauek:
a) Ingurumenaren arloko baimen integratua eta jarduera sailkatuen lizentzia emateko espedienteei buruzko txostenak egitea eta espediente horiek kontrolatu eta tramitatzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta/edo arlo horretako arauetan ezarritakoari jarraikiz.
b) Toki entitateen akonpainamendu teknikoa egitea ingurumena babesteko jarduera sailkatuei buruzko araudiaz.
c) Ingurumenaren gaineko txostenak egitea, planen eta programen ingurumeneko ebaluazio estrategikoko administrazio prozeduretan, baita ingurumenaren gaineko eraginari buruzkoak ematea ere, horiek guztiak kutsadura murrizteko asmoz.
d) Jarraibideak, irizpideak eta arau proposamenak ematea, aipaturiko 4/2005 Foru Legearen a, b eta c epigrafeetan eta aplikatu beharreko bestelako arauetan aipatzen diren jarduerei buruz.
e) Kutsadura murrizteko edo hari aurrea hartzeko inbertsioetarako diru-laguntzak eta laguntzak emateko espedienteak tramitatzea eta arlo horretako baliokidetza ziurtagiriak luzatzeko tramiteak egitea.
f) Hotsari buruzko mapa estrategikoak egitea Iruñerriko aglomerazioari dagokionez, eta hotsaren arloko ekintza planen ebaluazioa, kontrola eta proposamena, Foru Administrazioaren eskumenen esparruan.
g) Ur jabari publikora egiten diren isurketen gaineko ingurumen txostenak egitea, Uren Legean eta dagokion foru araudian xedatutakoari jarraikiz.
h) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
50. artikulua. Hondakinen Atalaren eskumenen esparru materiala.
Hondakinen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu hondakinen kudeaketaren arloan eta, zehazki, ondoko hauek:
a) Nafarroako Hondakinen Plana definitzea eta haren jarraipena egitea.
b) Edozein motatako hondakinak sortzearen eta kudeatzearen arloko ingurumen kontrola eta jarraipena.
c) Hondakinak kudeatzeko sistema integratuei baimena emateko espedienteen gaineko txostenak egitea eta espediente horiek kontrolatu, tramitatu eta jarraipena egitea.
d) Hondakin sortzaileei eta hondakin arriskutsuen kudeatzaileei baimena emateko eta/edo jakinarazpena egiteko espedienteen gaineko txostenak egitea eta espediente horiek tramitatzea.
e) Hondakin arriskutsuen sorrera ahalik eta gehien murrizteko planak eta hondakinen prebentziorako planak onets daitezela proposatzea.
f) Europar Batasunaren barnean hondakinak garraiatzeko espedienteen gaineko txostenak egitea eta espediente horiek kontrolatu eta tramitatzea.
g) Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Ekoizpenaren eta Kudeaketaren Erregistroak mantentzea, baita hondakin sortzaileen eta kudeatzaileen datu baseak ere.
h) Lurzoruak kutsatzen ahal dituzten jardueren kontrola eta jarraipena.
i) Kutsaturiko lurren deklarazioaren proposamena eta lur horiek ingurumenaren aldetik lehengoratzeko proiektuen onespena, eta kutsaturiko lurzoruen eta kutsadura kendutakoen inbentarioa mantentzea.
j) Hondakinen eta lurzoruen kutsaduraren arloan eskumenak dituzten agintariekin koordinatzea.
k) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
51. artikulua. Ibaiak Lehengoratzeko eta Arrantza Kudeatzeko Atalaren eskumenen esparru materiala.
Ibaiak Lehengoratzeko eta Arrantza Kudeatzeko Atalak ibaietako jardueren arloko eskudantziak izanen ditu eta, zehazki, ondoko hauek:
a) Ibaialdeak kudeatzeari buruzko azterlanak.
b) Ibai inguruneak lehengoratu, atondu edo mantentzeko jarduketak.
c) Ibai inguruneetako jarduketak egiteko deialdiak eta laguntza emateak kudeatzea.
d) Obrak egiteko eta ibai inguruneak lehengoratzeko eta mantentzeko lanetan, ur konfederazioek eskatzen dituzten espedienteen gaineko txostenak egitea.
e) Urperagarritasunaren gaineko txostenak egitea eta arlo horretako espedienteak tramitatzea.
f) Uholdeen aurkako prebentzio eta babes neurriei buruzko azterlanak eta ikerketak bildu eta egitea.
g) Eskaera egiten duten udal, erakunde eta entitateei urperagarritasun eta ibaien lehengoratze arloan aholkuak eta laguntza ematea.
h) Nafarroan arrantza osorik planifikatzea.
i) Arrantzako fauna sedentarioaren eta migratzailearen populazioaren jarraipena eta kontrola.
j) Arrantza antolatzeko planak aplikatzea.
k) Arrantza kudeatzeko aholkularitza teknikoa.
l) Arrantza debekuei buruzko eta harrapatu eta merkaturatu daitezkeen animali espezieei buruzko urteroko xedapenen proposamenak egitea.
m) Arrantzarako administrazio baimenak kudeatzea.
n) Arrantza lizentziak kudeatzea.
o) Arrain-haztegien, arrain-birpopulatzeen eta animaliak sendatzeko zentroen kontrola eta jarraipena.
p) Arrantzako aholku batzordeen idazkaritza lana egitea.
q) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
52. artikulua. Ekonomia Zirkularraren Plangintza Estrategikorako eta Kontrolerako Atalaren eskumenen esparru materiala.
Ekonomia Zirkularraren Plangintza Estrategikorako eta Kontrolerako Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu plangintza estrategikoaren jarraipenaren, jardueren zaintza eta kontrolaren eta ingurumen auditoretzen arloan eta, zehazki, ondoko hauek:
a) Modernizazio eta sinplifikazio ekintzak koordinatzea hobekuntza prozeduretan, Zerbitzuaren eskumenen esparruan.
b) Ekonomia zirkularraren arloan zeharkako ekintza, azterlan eta planak koordinatzea eta horietan laguntza ematea, eta Nafarroako Foru Komunitateko kutsaduraren prebentzioa, hala nola ura, airea, zarata, hondakinak, energia eta klima-aldaketa.
c) Klima-aldaketaren planak prestatzea.
d) Ingurumen arloko jarraipena bermatzeko behar diren zaintza, kontrol eta ikuskapen ekintzak egin eta Oihanak Zaintzeko Atalarekin koordinatzea.
e) Ingurumenaren arloko kudeaketa eta ikuskapenerako Europar Batasuneko sistemaren (EMAS) erregistroa mantentzea.
f) Europar Batasuneko etiketa ekologikoa erabiltzeko baimentzen duen erakunde eskuduna izatea Nafarroan, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 25eko 66/2010 (EE) Erregelamenduak eta aplikatu beharreko gainerako arauek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak betetzea.
g) Ingurumen ikuskapeneko lanetarako egiaztapena duten kontrol-organoak kontrolatu eta zaintzea.
h) Industria eta abeltzaintza jarduerei dagozkien ingurumen ikuskapeneko planak prestatu eta gauzatzea.
i) Industria eta abeltzaintza jarduerak kontrolatu eta ikuskatzea atmosferara egiten diren isurketak direla-eta, eta horren barrenean daude berotegi efektuko gasak, isuri likidoak, hondakinak sortzea eta kudeatzea eta hotsak eta dardarak sortzea.
j) Ingurumen atmosferikoaren kalitatea ebaluatu eta kontrolatzea eta atmosferaren saneamendu planak eta klima-aldaketarekin lotura dutenak prestatzea.
k) Atmosfera babesteko eta atmosferako kutsaduraren ondorio kaltegarriak gutxitzeko plan eta programak prestatzea.
l) Berotegi efektuko gasak aireratzeko baimenen prozedurei buruzko txostenak egitea eta haiek kontrolatu eta tramitatzea, baita berotegi efektuko gasak aireratzeko eskubideen merkataritzaren gainekoak ere.
m) Nafarroako Ibaien Saneamendurako Plan Zuzentzailearen jarraipena egitea ingurumenaren aldetik.
n) Ur jabari publikoko ur kontzesioen gaineko ingurumen txostenak egitea, Uren Legean xedatutakoari jarraikiz.
o) Eskaera egiten duten udal, erakunde eta entitateei uren arloan aholkuak eta laguntza ematea.
p) Uraren plangintza eta kudeaketari buruzko azterlanak eta ikerketak bildu eta egitea.
q) Ikerketa hidrogeologikoak eta prospekzioak kudeatu eta garatzea, ur eskakizunak sortzen dituen arazoak konpondu ahal izateko.
r) Kontrol piezometriko eta hidrometrikoko sareak eta uren eta bainuguneen kalitatekoak prestatu, ezarri eta mantentzea.
s) Datu hidrologiko eta hidrogeologikoen bankua mantendu eta ustiatzea eta informazioa ematea.
t) Plangintza hidrologikoaren kudeaketa eredua mantendu eta erabiltzeko hautabideen gaineko ikerketak egitea.
u) Ingurumen kontrolaren arloan eskumenak dituzten agintariekin koordinatzea.
u) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo agintzen zaizkionak.
4. ATALA
Natur Ingurunearen Zerbitzua
53. artikulua. Natur Ingurunearen Zerbitzuaren eskumenen esparru materiala.
Natur Ingurunearen Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu arlo hauetan: mendien babes, kudeaketa, hobekuntza eta erabilera jasangarria, naturguneak eta biodibertsitatea, basa espezieen babesa, naturgunearen plangintza, naturguneko baliabideen mobilizazio eta balorizazioa eta haien erabilera jasangarriaren sustapena, ehizaren kudeaketa, Nafarroako abelbideen sarearen kudeaketa eta babesa, Landa Garapeneko Programetan (Europako Funtsetakoak) bere eskumenen esparruko neurrien exekuzioa, baso suteen prebentzioa eta Departamentuko unitate administratiboen zuzendaritza eta koordinazioa baso suteak itzaltzen laguntzeko, baita bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.
54. artikulua. Natur Ingurunearen Zerbitzuaren egitura.
Natur Ingurunearen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Natur Ingurunearen Plangintza Estrategikorako Atala.
b) Eskualde Atlantikoa Kudeatzeko Atala.
c) Pirinioaldea Kudeatzeko Atala.
d) Erdialdea eta Erribera Kudeatzeko Atala.
55. artikulua. Natur Ingurunearen Plangintza Estrategikorako Atalaren eskumenen esparru materiala.
Natur Ingurunearen Plangintza Estrategikorako Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, zehazki, ondoko hauek:
a) Prozeduretan modernizazio eta sinplifikazio ekintzak koordinatzea, eta protokoloak ezarri edo hobetzea Zerbitzuaren eskumenen esparruan.
b) Departamentuko gainerako unitateekiko, beste departamentu batzuekiko eta Zerbitzuaren eskumenekin lotura duten kanpo eragileekiko komunikazio eta solas ekintzak koordinatzea.
c) Foru Komunitate osoko natur ingurunea ukitzen duten zeharkako ekintza, azterlan edo lanak koordinatzea, hala nola plan sektorialak, kontserbazio planak, baliabideen balorizazio planak, Landa Garapeneko Programarekin lotura duten ekintzak edo baso ziurtapenari lotutako aferak.
d) Natur ingurunearen zainketa eta jarraipen ekintzak Oihanak Zaintzeko Atalarekin koordinatzea.
e) Nafarroako Naturguneen Sarearen eraketa sustatzea eta koordinatzea, eta, bereziki, Natura 2000 Sarearen ezarpena, eta gune horiek kudeatzeko irizpide orokorrak finkatzea.
f) Naturguneak kudeatzeko planak eta gune horien deklarazio planak prestatu, ezarri eta haien segimendua egiteko jarraibide orokorrak ezartzea, Natura 2000 Sarekoak barne, plan horien jarraipena eta ezarpena gainbegiratzea eta naturguneen kudeaketa eta deklarazio planen proposamenak egitea, Natura 2000 Sarekoak barne.
g) Basa flora eta faunako espezieen populazioei eta habitat naturalei buruzko azterlanak eta zentsuak planifikatzea, eta dagozkien datu-baseak sortu, mantendu eta erabiltzea.
h) Behar diren neurrien ezarpena proposatzea mehatxupean dauden espezieak eta kontserbazio egoera txarrean dauden habitat naturalak babestu eta berreskuratzeko.
i) Basa animaliak harrapatzeko Nafarroan erabiltzen diren tresnak eta metodoak proposatzea.
j) Ehiza debekuei buruzko eta harrapatu eta merkaturatu daitezkeen animali espezieei (arrainak kenduta) buruzko urteroko xedapenen proposamenak egitea.
k) Administrazio baimenen kudeaketa koordinatzea ehizaren eta ehiza lizentzien arloan.
l) Ehizaren osoko plangintza koordinatzea, eta ehiza populazioen jarraipena eta kontrola egitea.
m) Fauna sendatzeko zentroak kudeatzea.
n) Mendi babesleen eta onura publikokoen katalogoak mantentzea.
o) Estatistikaren prestaketa koordinatzea Zerbitzuaren eskumeneko arloetan.
p) Idazkaritza lana egitea Ehizako Aholku Batzordean eta Nafarroako Oihangintza Batzordean, salbu Zerbitzuak erabakitzen badu Zerbitzuko beste unitate batzuek egitea.
q) Nafarroako abelbideen sarea kudeatu eta babestea.
r) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
56. artikulua. Eskualde Atlantikoa Kudeatzeko Atalaren eskumenen esparru materiala.
Eskualde Atlantikoa Kudeatzeko Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eskudantziak izanen ditu, eta, zehazki, honako hauek:
a) Behar diren ekintzak koordinatu eta proposatzea Foru Komunitate osoan izurriak eta beste hondamendi batzuk jasaten dituzten oihan eremuak lehengoratzeko lanak gauzatzeko, bai eta landaketa lanetan erabil daitezkeen baso espezieak hautatzeari lotutako azterlanak ere.
Aurrekoaz gain, eta bere eskumeneko eremu geografikoan, eginkizun hauek beteko ditu:
a) Nafarroako Oihan Ondareko finkak kudeatzea, Bertiz natur parkearen kudeaketa barne.
b) Naturguneen kudeaketa planak prestatzen laguntzea, Natura 2000 Sarekoak barne, eta haien ezarpena eta jarraipena egitea, bai eta natura-monumentuak babesteko ekintzak ere.
c) Basa flora eta faunako espezieen populazioei eta habitat naturalei buruzko azterlanak, zentsuak eta, oro har, jarraipena egitea, eta dagozkien datu-baseak ustiatzea.
d) Mehatxupean dauden espezieak eta kontserbazio egoera txarrean dauden habitat naturalak babestu eta berreskuratzeko behar diren neurrien proposamenean laguntza ematea.
e) Naturguneetako erabilerei eta jarduerei buruzko aginduzko txostenak egitea, bereziki Natura 2000 Sarekoei buruz.
f) Naturgune babestuetako erabileren mugaketaren ondorioz bidezkoak diren kalte-ordainak tramitatzea.
g) Basa animaliak harrapatzeko erabiltzen diren tresnen eta metodoen kontrola.
h) Ehiza jarduera kudeatzeko aholkularitza teknikoa, eta Nafarroako ehiza planifikatzeko proposamenetan laguntza ematea, ehiza debekuei buruzko eta harrapatu eta merkaturatu daitezkeen animali espezieei (arrainak kenduta) buruzko urteroko xedapenen proposamenak barne.
i) Ehiza populazioen jarraipena eta kontrola egitea, bai eta ehiza antolatzeko planen kudeaketa tekniko-administratiboa ere.
j) Animalien Babesari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legearen 4.4 eta 6. artikuluek edo arlo horretan aplikagarri diren beste arau batzuek aipatzen dituzten baimenak kudeatzea.
k) Okupazioak, desafekzioak eta mendi katalogatuak ukitzen dituzten ekintza guztiak baimentzeko espedienteen gaineko txostenak egitea.
l) Antolatuak dauden mendiak aprobetxatu eta hobetzeko urteko planak prestatu, onetsi eta jarraipena egitea, bai eta antolatuak ez dauden mendietan, hala herri mendietan nola partikularretan, mozketak egiteko baimenak ere.
m) Mendiak antolatzeko proiektuak eta haien ikuskapenak eta oihanak kudeatzeko plan teknikoak prestatu eta haien jarraipena egitea.
n) Laguntzen deialdiak gauzatzea eta haien jarraipen teknikoa egitea Zerbitzuaren eskumenen esparruan.
o) Oihaneko suteei aurrea hartzeko behar diren ekintzak gauzatzea, eta izurriak eta beste hondamendi batzuk jasaten dituzten oihan eremuak lehengoratzeko lanak egitea.
p) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
57. artikulua. Pirinioaldea Kudeatzeko Atalaren eskumenen esparru materiala.
Pirinioaldea Kudeatzeko Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eskudantziak izanen ditu, eta, zehazki, honako hauek:
a) Foru Komunitate osoan oihaneko suteei aurrea hartzeko behar diren ekintzak koordinatu eta proposatzea, arloko berariazko araudia, Departamentuko eta beste departamentu batzuetako unitateekiko harremana, aplikazio informatikoak eta arlo horretako obrak barne.
Aurrekoaz gain, eta bere eskumeneko eremu geografikoan, eginkizun hauek beteko ditu:
a) Nafarroako Oihan Ondareko finkak kudeatzea.
b) Naturguneen kudeaketa planak prestatzen laguntzea, Natura 2000 Sarekoak barne, eta haien ezarpena eta jarraipena egitea, bai eta natura-monumentuak babesteko ekintzak ere.
c) Basa flora eta faunako espezieen populazioei eta habitat naturalei buruzko azterlanak, zentsuak eta, oro har, jarraipena egitea, eta dagozkien datu-baseak ustiatzea.
d) Mehatxupean dauden espezieak eta kontserbazio egoera txarrean dauden habitat naturalak babestu eta berreskuratzeko behar diren neurrien proposamenean laguntza ematea.
e) Naturguneetako erabilerei eta jarduerei buruzko aginduzko txostenak egitea, bereziki Natura 2000 Sarekoei buruz.
f) Naturgune babestuetako erabileren mugaketaren ondorioz bidezkoak diren kalte-ordainak tramitatzea.
g) Basa animaliak harrapatzeko Nafarroan erabiltzen diren tresnen eta metodoen kontrola.
h) Ehiza jarduera kudeatzeko aholkularitza teknikoa, eta Nafarroako ehiza planifikatzeko proposamenetan laguntza ematea, ehiza debekuei buruzko eta harrapatu eta merkaturatu daitezkeen animali espezieei (arrainak kenduta) buruzko urteroko xedapenen proposamenak barne.
i) Ehiza populazioen jarraipena eta kontrola egitea, bai eta ehiza antolatzeko planen kudeaketa tekniko-administratiboa ere.
j) Animalien Babesari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legearen 4.4 eta 6. artikuluek edo arlo horretan aplikagarri diren beste arau batzuek aipatzen dituzten baimenak kudeatzea.
k) Okupazioak, desafekzioak eta mendi katalogatuak ukitzen dituzten ekintza guztiak baimentzeko espedienteen gaineko txostenak egitea.
l) Antolatuak dauden mendiak aprobetxatu eta hobetzeko urteko planak prestatu, onetsi eta jarraipena egitea, bai eta antolatuak ez dauden mendietan, hala herri mendietan nola partikularretan, mozketak egiteko baimenak ere.
m) Mendiak antolatzeko proiektuak eta haien ikuskapenak eta oihanak kudeatzeko plan teknikoak prestatu eta haien jarraipena egitea.
n) Oihaneko suteei aurrea hartzeko behar diren ekintzak gauzatzea, eta izurriak eta beste hondamendi batzuk jasaten dituzten oihan eremuak lehengoratzeko lanak egitea.
o) Laguntzen deialdiak gauzatzea eta haien jarraipen teknikoa egitea Zerbitzuaren eskumenen esparruan.
p) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
58. artikulua. Erdialdea eta Erribera Kudeatzeko Atalak dituen eskumenen esparru materiala.
Erdialdea eta Erribera Kudeatzeko Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eskudantziak izanen ditu, eta, zehazki, honako hauek:
a) Nafarroako Oihan Ondareko finkak kudeatzea, Urbasa-Andiako Natura Parkekoak barne.
b) Naturguneen kudeaketa planak prestatzen laguntzea, Natura 2000 Sarekoak barne, eta haien ezarpena eta jarraipena egitea, bai eta natura-monumentuak babesteko ekintzak ere.
c) Basa flora eta faunako espezieen populazioei eta habitat naturalei buruzko azterlanak, zentsuak eta, oro har, jarraipena egitea, eta dagozkien datu-baseak ustiatzea.
d) Mehatxupean dauden espezieak eta kontserbazio egoera txarrean dauden habitat naturalak babestu eta berreskuratzeko behar diren neurrien proposamenean laguntza ematea.
e) Naturguneetako erabilerei eta jarduerei buruzko aginduzko txostenak egitea, bereziki Natura 2000 Sarekoei buruz.
f) Naturgune babestuetako erabileren mugaketaren ondorioz bidezkoak diren kalte-ordainak tramitatzea.
g) Basa animaliak harrapatzeko erabiltzen diren tresnen eta metodoen kontrola.
h) Ehiza jarduera kudeatzeko aholkularitza teknikoa, eta Nafarroako ehiza planifikatzeko proposamenetan laguntza ematea, ehiza debekuei buruzko eta harrapatu eta merkaturatu daitezkeen animali espezieei (arrainak kenduta) buruzko urteroko xedapenen proposamenak barne.
i) Ehiza populazioen jarraipena eta kontrola egitea, bai eta ehiza antolatzeko planen kudeaketa tekniko-administratiboa ere.
j) Animalien Babesari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legearen 4.4 eta 6. artikuluek edo arlo horretan aplikagarri diren beste arau batzuek aipatzen dituzten baimenak kudeatzea.
k) Okupazioak, desafekzioak eta mendi katalogatuak ukitzen dituzten ekintza guztiak baimentzeko espedienteen gaineko txostenak egitea.
l) Antolatuak dauden mendiak aprobetxatu eta hobetzeko urteko planak prestatu, onetsi eta jarraipena egitea, bai eta antolatuak ez dauden mendietan, hala herri mendietan nola partikularretan, mozketak egiteko baimenak ere.
m) Mendiak antolatzeko proiektuak eta haien ikuskapenak eta oihanak kudeatzeko plan teknikoak prestatu eta haien jarraipena egitea.
n) Oihaneko suteei aurrea hartzeko behar diren ekintzak gauzatzea, eta izurriak eta beste hondamendi batzuk jasaten dituzten oihan eremuak lehengoratzeko lanak egitea.
o) Laguntzen deialdiak gauzatzea eta haien jarraipen teknikoa egitea Zerbitzuaren eskumenen esparruan.
p) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
5. ATALA
Lurralde eta Paisaia Zerbitzua
59. artikulua. Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren eskumenen esparru materiala.
Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak beteko ditu, lurraldearen antolamenduarekin, hirigintzarekin eta paisaiarekin loturik, baita bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.
60. artikulua. Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren egitura.
a) Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atala.
b) Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atala.
c) Udalen Hirigintza Planeamendurako Atala.
d) Koordinazio eta Lankidetza Atala.
61. artikulua. Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalaren eskumenen esparru materiala.
Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, ingurumen eraginarekin eta paisaiarekin loturik, eta, zehazki, honako hauek:
a) Ingurumenean eragina izan dezaketen jarduerak ezartzeko planak eta jarraibideak ematea.
b) Planetan eta programetan ingurumen arloko ebaluazio estrategikoaren prozeduretako txostenak egitea eta prozedura horiek tramitatzea, indarra duen legediak ezarritakoari jarraikiz.
c) Ingurumenaren gaineko eragina baimentzeko prozeduretako txostenak egitea eta tramitatzea.
d) Ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko espedienteen gaineko txostenak egitea eta tramitatzea.
e) Ingurumen ondorioen adierazpena behar duten plan eta proiektuen funtzionamenduan sortzen diren ingurumen eraginen jarraipena; ingurumen arloko adierazpenak, eragina eta ukipenak, eta horiek betetzearen kontrola.
f) Azpiegiturek ingurumenaren gainean duten eragina zuzentzeko inbertsioetarako diru-laguntzen eta laguntzen espedienteak tramitatzea.
g) Paisaiaren arloko estrategiaren definizioa garatzea eta koordinatzea.
h) Paisaiak lurraldean duen eragina ebaluatzea.
i) Paisaia integratzea planen, programen eta proiektuen ebaluazioan.
j) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
62. artikulua. Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalaren eskumenen esparru materiala.
Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak beteko ditu, lurralde plangintzarekin loturik, eta, zehazki, honako hauek:
a) Lege eta erregelamenduko proposamenak prestatzea lurraldearen antolamenduaren eremuan, Ingurumenaren eta Lurraldearen Antolamenduaren Zerbitzu Juridikoarekin koordinaturik.
b) Lurraldearen antolamendurako tresnak prestatu, tramitatu, jarraitu eta gauzatzea, bai eta haien berrikuspenak edo aldaketak ere.
c) Landa eremu hustuak eta/edo behartsuak dinamizatzeko ekimenekin lankidetzan aritzea eta haiei laguntza ematea, horretarako egokiak diren lurraldearen antolamendurako tresnen proposamena eta tramitazioa barne.
d) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste organo batzuekin, sozietate eta erakunde publikoekin eta toki entitateekin lankidetzan aritzea eta haiei laguntza ematea, lurraldearen antolamenduari eta lurzoru urbanizaezinari edo landa lurzoruari lotutako arlo eta jarduera guztietan.
e) Zerbitzuko zuzendaritzari laguntzea toki entitateei eta beste eragile publiko eta pribatu batzuei lurraldearen antolamenduaren eremuan arreta eman, aholkatu eta haiekin lankidetzan aritzeko eginbeharretan.
b) Lurzoru urbanizaezinetan edo landa lurzoruetan jarduera eta erabilerak baimentzeko espedienteak prestatu eta tramitatzea.
g) Hirigintza planeamendurik gabeko udalerrietan jarduketak baimentzeko espedienteak prestatu eta tramitatzea.
h) Azterketak eta txostenak prestatzea Nafarroako lurraldearen antolamendua planifikatzen eta erabakiak hartzen laguntzeko.
i) Lurraldearen antolamendurako tresnen aplikazio, betearazpen eta indarraldiari buruzko memoriak eta jarraipen eta ebaluazio txostenak prestatzea.
j) Laguntza teknikoa ematea zehapen espedienteak eta hirigintzako legezkotasuna babesteko espedienteak tramitatzeko.
k) Unitate eskudunekin elkarlanean aritzea, lurraldeari buruzko informazio sistemak ezarri, mantendu, garatu eta gaurkotzeko burutu beharreko lanak koordinatzeko.
l) Lurraldearen antolamendurako tresnen artxiboa kudeatzea.
m) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
63. artikulua. Udalen Hirigintza Planeamendurako Atalaren eskumenen esparru materiala.
Udalen Hirigintza Planeamendurako Atalak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak beteko ditu, udal hirigintza planeamenduarekin loturik, baita udalerrien hirigintzako estrategien zuzendaritzarekin eta bultzapenarekin loturik ere. Zehazki, honako hauek:
a) Udalen hirigintza planeamendua prestatu eta aldatzeko laguntza ematea, jarraipen batzordeetan parte hartzea eta hirigintzako tresnak prestatzeko jarduerak zuzentzea barne.
b) Txostenak eta ebazpen proposamenak prestatu eta tramitatzea udalen hirigintza planeamendua prestatu eta onesteko.
c) Administrazioen arteko lankidetza hitzarmenak sustatzea, udalen hirigintza planeamendua prestatzearren, exekuzioaren kontrol administratibo, tekniko eta ekonomikoa barne.
d) Subrogazio bidez, udal planeamendua prestatu eta tramitatzea.
e) Toki entitateei, Foru Komunitateko Administrazioaren sektore publikoko beste organo batzuei eta beste organismo publiko batzuei laguntza eta aholkularitza teknikoa ematea, hirigintza planeamenduan eta lurzoru urbanizaezinaren edo landa lurzoruaren kudeaketan.
f) Planeamendurako jarraibide teknikoen proposamenak prestatzea.
g) Hirigintza legezkotasuna babesteko espedienteei eta zehapen-espedienteei dagozkien zereginetan laguntza teknikoa ematea.
h) Zerbitzuko zuzendaritzari laguntzea toki entitateei eta beste eragile publiko eta pribatu batzuei hirigintza arloan arreta eman, aholkatu eta haiekin lankidetzan aritzeko eginbeharretan.
i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
64. artikulua. Koordinazio eta Lankidetza Atalaren eskumenen esparru materiala.
Koordinazio eta Lankidetza Atalak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak beteko ditu, betiere lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko koordinazio eta lankidetza administratiboan, baita lurraldearen antolamendu eta hirigintzarako tresnen garapenaren eta gauzatzearen hirigintzako kudeaketan ere. Zehazki, honako hauek:
a) Lurraldearen antolamendurako tresnen eta Nafarroako Gobernuko departamentuen politika sektorialen arteko koordinazioa.
b) Lurraldearen antolamendurako tresnen eta Nafarroako Toki Administrazioko eskualde eta eremuen arteko koordinazioa.
c) Lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan Foru Komunitateko Administrazioari dagozkion eginkizunak burutzeko koordinazio eta lankidetza administratiboa.
d) Koordinazioa eta lankidetza toki entitateekin bere eskumeneko hirigintzako planeamendua prestatu eta tramitatzeko.
e) Zerbitzuaren barne-koordinazio teknikorako prozedurak ezartzea eta hirigintza arloko xedapenak interpretatzeko irizpideak hedatzea.
f) Planeamendurako jarraibide teknikoak formulatzea eta tramitatzea.
g) Lurraldearen antolamendurako tresnei lotutako hirigintzako kudeaketa.
h) Baimenik edo tokiko bestelako prebentziozko kontrolik behar ez duten jardueren baimenen gaineko txostenak eta tramitazioa.
i) Zerbitzuaren administrazio prozeduren kalitatea kontrolatzea, Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiarekin koordinaturik, arlo horretan eskumena baitu.
j) Planeamenduaren Erregistroa kudeatzea.
k) Hirigintza legezkotasuna babesteko espedienteei eta zehapen-espedienteei dagozkien eginkizunetan laguntza teknikoa ematea.
l) Hirigintzaren eta lurzoruaren arlorako, administrazioen arteko koordinazio tresnak diseinatzea, ezartzea eta kudeatzea.
m) Lurralde bulegoen jarduketak gainbegiratzea eta koordinatzea.
n) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
6. ATALA
Ingurumenaren eta Lurraldearen Antolamenduaren Zerbitzu Juridikoa
65. artikulua. Ingurumenaren eta Lurraldearen Antolamenduaren Zerbitzu Juridikoaren eskumenen esparru materiala.
Ingurumenaren eta Lurraldearen Antolamenduaren Zerbitzu Juridikoak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak beteko ditu, betiere arlo hauekin loturik:
a) Lurraldearen antolamenduaren, hirigintzaren eta ingurumenaren arloko laguntza juridikoa eta administratiboa.
b) Lurraldearen Antolamenduko Batzordeko eta Nafarroako Ingurumen Kontseiluko Idazkaritza.
c) Zuzendaritza Nagusiaren eragiketa estatistikoak egitea eta jarraipena egitea, Laguntza Teknikoaren Atalarekin lankidetzan.
d) Foru Komunitateko, Estatuko eta Europako Batasuneko erakundeek eskatutako esku-hartzeetan lankidetzan aritzea, Zuzendaritza Nagusiari dagozkion arloetan.
e) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
66. artikulua. Ingurumenaren eta Lurraldearen Antolamenduaren Zerbitzu Juridikoaren egitura.
Ingurumenaren eta Lurraldearen Antolamenduaren Zerbitzu Juridikoak atal hauek ditu bere egituran:
a) Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Atala.
b) Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Araubide Juridikoaren Atala.
67. artikulua. Ingurumenaren eta Uraren Araubide Juridikoaren Atalaren eskumenen esparru materiala.
Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu ingurumenaren arloko eremu juridiko-administratiboan, eta berariaz honako hauek:
a) Ingurumen arloko administrazio errekurtsoei buruzko txostenak eta ebazpen-proposamenak egitea.
b) Ingurumenaren arloan espedienteak prestatzea eta berrikustea, organo jurisdikzionalei igortzeko.
c) Ingurumenari buruzko legeriak aplikaturik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eskatzen ahal zaizkion ondarearen gaineko erantzukizunari lotutako erreklamazioak tramitatzea eta horien gaineko ebazpenak proposatzea.
d) Ingurumenaren arloko xedapen orokorrak aztertzea eta prestatzea.
e) Ingurumenaren arloko araudia biltzea, Foru Komunitatekoa, Estatukoa eta Europar Batasunekoa.
f) Ingurumen arloko legezkotasuna babesteko ekintzak sustatzea eta bultzatzea.
g) Ingurumen arloan zehapen espedienteak instruitzea eta jarraipena egitea, eta zigor jurisdikzioarekin koordinazioa izatea.
h) Laguntza juridikoa ematea, ingurumen arloko arau-hausteen kariaz aurkezten diren salaketa, erreklamazio eta kexei buruz zerbitzuek egiten dituzten proposamenetan.
i) Zerbitzuko zuzendaritzak eskatzen dizkion txosten juridikoak egitea.
j) Departamentuko titularrak, bide jurisdikzional zibilera jo aurretik, ebatzi behar dituen ingurumen arloko erreklamazioetan, txostenak eta ebazpen-proposamenak egitea.
k) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
68. artikulua. Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Araubide Juridikoaren Atalaren eskumenen esparru materiala.
Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Araubide Juridikoaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak beteko ditu, betiere lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren esparruko arlo juridiko-administratiboarekin loturik eta, zehazki:
a) Lurraldearen antolamendu eta hirigintza arloko administrazio errekurtsoei buruzko txostenak eta ebazpen-proposamenak egitea.
b) Lurraldearen antolamendu eta hirigintza arloan espedienteak prestatzea eta berrikustea, organo jurisdikzionalei igortzeko.
c) Lurraldearen antolamendu eta hirigintzari buruzko legeak aplikaturik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eskatzen ahal zaizkion kalte-ordainak tramitatzea eta horien gaineko ebazpenak proposatzea.
d) Lurraldearen antolamendu eta hirigintzaren arloko xedapen orokorrak aztertzea eta prestatzea.
e) Foru Komunitateko, Estatuko eta Europar Batasuneko lurraldearen antolamendu eta hirigintzaren arloko araudia biltzea.
f) Laguntza juridiko-administratiboa ematea hirigintza arloan hautsitako lege-ordenaren gainean kautelazko neurriak eta ordena hori berreskuratzekoak hartzerakoan.
g) Hirigintza arloko legezkotasuna babesteko ekintzak sustatzea eta bultzatzea.
h) Hirigintza arloan zehapen-espedienteak instruitzea eta jarraipena egitea, eta zigor jurisdikzioarekin koordinazioa izatea.
i) Hirigintza arloan, nahitaez desjabetzeko espedienteak tramitatzea.
j) Laguntza juridikoa ematea, hirigintzako antolamendu juridikoaren arloko arau-hausteen kariaz aurkezten diren salaketa, erreklamazio eta kexei buruz zerbitzuek egiten dituzten proposamenetan.
k) Programak prestatzea eta burutzea, hirigintzari buruzko legeria eta planteamendua ikertu eta horiek betetzen diren egiaztatzeko.
l) Zerbitzuko zuzendaritzak eskatzen dituen txosten juridikoak egitea.
m) Departamentuko titularrak, bide jurisdikzional zibilera jo aurretik, ebatzi behar dituen lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko erreklamazioetan, txostenak eta ebazpen-proposamenak egitea.
n) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
7. ATALA
Ingurumena Zaintzeko Atala
69. artikulua. Oihanak Zaintzeko Atalaren eskumenen esparru materiala.
Oihanak Zaintzeko Atalak honako eskudantzia hauek izanen ditu: basozainen berariazko araubidea erregulatzen duen azaroaren 3ko 132/2005 Foru Dekretuak basozainei esleitzen dizkienak zainketaren, ikuskapenaren eta kudeaketaren arloetan, eta indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
Oihanak Zaintzeko Ataleko burutza esklusibotasuneko araubidean beteko da, burutza horretarako prestasun osoa eta erabateko dedikazioa behar baita.
IV. KAPITULUA
Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia
1. ATALA
Eskumenen esparru materiala eta egitura
70. artikulua. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.
Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu Nafarroako Toki Administrazioaren arloan. Berariaz, hauexek dagozkio:
a) Tramiteko ebazpenak, Nafarroako udalerriak mugatzeari buruzko espedienteetan.
b) Tramiteko ebazpenak, Nafarroako udalerrien mugapeak aldatzeko espedienteetan.
c) Tramiteko ebazpenak, Kontzejuak eta Barruti Administratiboak sortu, aldatu eta iraungitzeko espedienteetan.
d) Toki entitateei baimena ematea Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 138.1 artikuluak aipatzen dituen ondasun eta eskubideak besterendu, laga, trukatu eta zergapetzeko.
e) Toki entitateak baimentzea kreditu operazioak egin ditzaten, indarreko araudian ezarritako baldintza eta zehaztapenetan.
f) Nafarroako toki entitateei konpentsazio ekonomikoa ematea toki-tributuetan hobari fiskalak onesteagatik.
g) Udal zerbitzuak monopolio araubidean emateko onespena.
h) Saneamendu kanonarengatik eta batera emandako zerbitzuengatik toki entitateek ordaindu gabe dituzten diru-kopuruen ordezko ordainketa, eta toki entitateen batasun bateko partaide diren udalek bidegabeki ordaindu gabe utzi dituzten diru-ekarpenen ordezko ordainketa.
i) Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenen betearazte subsidiarioari buruzko espedienteetan Nafarroako Gobernuak haren esku uzten dituen jarduketak.
j) Toki azpiegituren planak erregulatzen dituzten arauek Foru Komunitateko Administrazioari esleitzen dizkioten eskumenak, Nafarroako Gobernuari edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko titularrari esleitzen zaizkionak izan ezik.
k) Gastuak baimentzea eta xedatzea, eta ordaintzeko betebeharrak aitortzea zuzendaritza nagusiari dagozkion arloetan.
l) Nahitaez desjabetzeko, Zuzendaritza Nagusi honen eskumenekoak izanik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari dagozkion jarduketak.
m) Haren esku uzten diren gainerakoak.
71. artikulua. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren egitura.
Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:
a) Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzua.
b) Toki Azpiegituren Zerbitzua.
c) Toki Antolamendurako eta Toki Entitateei Laguntzeko Zerbitzua.
2. ATALA
Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzua
72. artikulua. Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuaren esparru materiala.
Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuak eginkizun eta eskudantzia hauek izanen ditu:
a) Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren epe erdi eta luzeko plangintza ekonomikoa eta aurrekontuak prestatu, aldatu eta kudeatzea, departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiarekin lankidetzan.
b) Neurriak aztertzea, toki entitateek finantzabide egonkor eta nahikoa izan dezaten.
c) Nafarroako Gobernuko departamentuekin lan egitea toki entitateekiko lankidetza ekonomikoan.
d) Toki entitateen arteko ordezko ordainketak kudeatzea.
e) Toki entitateen kredituko baimenak kudeatzea.
f) Transferentzia Arrunten Funtsa eta hura banatzeko formula prestatu eta kudeatzea.
g) Kapital Transferentzien Funtsaren kudeaketa ekonomikoa.
h) Estatuko Administraziotik eta beste entitate batzuetatik toki entitateentzat datozen diru-sarreren ordainketa kudeatzea.
i) Kudeaketa ekonomikoaren arloan, kontabilitatearen arloan eta inbertsioen eta zerbitzuen arloan, toki entitateei aholku ematea.
j) Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko gaien inguruko azterlan ekonomikoak egitea.
k) Zuzendaritza Nagusiko informazio ekonomikoa ustiatzea.
l) Toki Araubideko Foru Batzordeari eta Lurralde Mugaketako Batzordeari laguntza ematea ekonomia gaietan.
m) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
73. artikulua. Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuaren egitura.
Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:
a) Kudeaketa Ekonomiko-finantzariorako Atala.
b) Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Atala.
c) Aurrekontu eta Kontabilitateari buruzko Aholkularitzarako Atala.
74. artikulua. Kudeaketa Ekonomiko-finantzariorako Atalaren esparru materiala.
Kudeaketa Ekonomiko-finantzariorako Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Transferentzia Arrunten Funtsaren banaketa eta ondoko ordainketa finkatzea.
b) Estatuko Administraziotik eta beste entitate batzuetatik toki entitateentzat datozen diru-sarreren ordainketa kudeatzea.
c) Toki entitateen arteko ordezko ordainketak kudeatzea.
d) Toki entitateentzako kreditu baimenen tramitazioa eta txostenak egitea.
e) Toki entitateen egoera ekonomiko finantzarioari buruzko txostenak prestatzea kredituko entitateentzat.
f) Transferentzia Arrunten Funtsaren afektazioak kontrolatu eta kudeatzea.
g) Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak tramitatu beharreko espedienteen bideragarritasun txostenak eta azterlan ekonomikoa.
h) Toki entitateek, indarreko araudia betez, aurkeztu beharreko plangintza ekonomiko eta finantzarioen onespena eta segimendua.
i) Aurrekontuaren egonkortasunaren gaineko aholkularitza.
j) Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko gaien inguruko azterlan ekonomikoak egitea.
k) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
75. artikulua. Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Atalaren esparru materiala.
Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren epe erdi eta luzeko plangintza ekonomikoa eta aurrekontuak prestatu, aldatu eta kudeatzea, departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiarekin lankidetzan.
b) Nafarroako Gobernuko departamentuekin lan egitea toki entitateekiko lankidetza ekonomikoan.
c) Zuzendaritza Nagusiaren diru-sarrera eta gastuen administrazio zirkuituak ezartzea.
d) Banaketa kontua eta horko zorren geroratzea kudeatzeko, Zuzendaritza Nagusiari dagozkion lanak.
e) Toki entitateen inbertsioei buruzko espedienteen azterketa ekonomikoa eta bideragarritasunaren gaineko txostenak egitea, diru-laguntzei buruzko arauei jarraikiz.
f) SAP-GE’21 sisteman sartutako Azpiegituren Planak Kudeatzeko (APK) sistema kudeatzea.
g) Toki entitateetatik datorren informazioa kudeatzea, IDECAL sistemaren bidez.
h) Zuzendaritza Nagusiko informazio ekonomikoa ustiatzea, baita analizatu eta hedatzea ere.
i) IDECAL sistema modernizatzea.
j) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
76. artikulua. Aurrekontu eta Kontabilitateari buruzko Aholkularitzarako Atalaren esparru materiala.
Aurrekontu eta Kontabilitateari buruzko Aholkularitzarako Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Nafarroako toki entitateei aurrekontu eta kontabilitate gaietan laguntzea eta aholku ematea.
b) Nafarroako toki entitateei aholku ekonomiko finantzarioa ematea.
c) Aurrekontuen eta kontabilitatearen inguruko araudia kudeatzea eta haren gaineko aholku ematea Nafarroako toki entitateei.
d) Finantza eta aurrekontu egoerak, inbentarioak eta kostuen azterlanak finkatzeko araudia garatu eta ezartzea.
e) Kontabilitatea eramateko modulu osagarriak garatu eta ezartzea: ukitutako baliabideak, gastuen proiektua, inbertsioen eranskina, aurrekontu luzatua, zor biziaren egoera, etab.
f) Toki entitateei kontabilitate eta aurrekontu arloko prestakuntza ematea.
g) Kontabilitate eta aurrekontu arloko sistema informatiko berrien ezarpena edo daudenen hobekuntza sustatzea.
h) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
3. ATALA
Toki Azpiegituren Zerbitzua
77. artikulua. Toki Azpiegituren Zerbitzuaren esparru materiala.
Toki Azpiegituren Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Nafarroako toki entitateekin elkarlanean aritzea udaletako oinarrizko azpiegituren inguruko premia nagusiak ezartzeko, eta haiek eraikitzeko egutegiak eta jarduketa-irizpideak ezartzea.
b) Toki entitateei suerta dakizkiokeen presako obrei aurre egitea, eta halako obren eta larrialdi estuen aurrean erantzun eta jarduteko estrategiak prestatzea.
c) Toki azpiegiturak finantzatzeko irizpideak ezartzea eta programetan antolatzea, eta toki entitateentzako laguntza ekonomikoak kudeatzea.
d) Udaletako oinarrizko azpiegituretarako Toki Inbertsioen Planak (PIL) prestatu, kudeatu eta berrikustea, eta haiek gauzatzeko egutegia programatzea. Nafarroako Parlamentuak onesten ditu plan horiek, Nafarroako Gobernuak proposaturik.
e) PILeko obren kontrola eta jarraipena egitea.
f) Plan zuzentzailea osatzen duten uraren goi hornidurarako azterlanak eguneratzea eta mekanizatzea.
g) Hainbat erakundek (Europar Batasuna, Espainiako Gobernua eta Nafarroako Gobernua) toki azpiegituretarako ematen dituzten laguntzak kudeatzea eta haien jarraipena egitea.
h) Ebroko eta Iparraldeko arroetako plan hidrologikoak prestatzeko lan batzordeetan aktiboki parte hartzea.
i) Ebroko Ur Konfederazioak Nafarroako Ubidetik edateko ur kontzesioa kudeatzea.
j) Nafarroako toki azpiegiturei lotutako espediente guztien tramitazioaren lan administratiboa egitea, Gobernuaren eta toki entitateen arteko lankidetzari dagokionez.
78. artikulua. Toki Azpiegituren Zerbitzuaren egitura.
Toki Azpiegituren Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:
a) Toki Azpiegituren eta Obren Azterketa, Plangintza eta Aholkularitzarako Atala.
b) Kudeaketa eta Lankidetza Tekniko-administratiboaren Atala.
79. artikulua. Toki Azpiegituren eta Obren Azterketa, Plangintza eta Aholkularitzarako Atalaren esparru materiala.
Toki Azpiegituren eta Obren Azterketa, Plangintza eta Aholkularitzarako Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Toki azpiegituren planak prestatzea, zerbitzuko zuzendaritzarekin elkarlanean, eta haiek gauzatzeko denbora-banaketa egitea herrien eta ezarritako programen arabera.
b) Plan Zuzentzaileak prestatu eta kudeatzea.
c) Toki Administrazioa Antolatzeko eta Toki Entitateei Laguntzeko Zerbitzuko eta Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko atalei laguntza ematea toki azpiegituren plan berriak ukitzen dituzten legeak prestatzen, eta programak eta aurkeztutako obrak hautatzeko irizpideak planteatzea.
d) Toki entitateei aholkularitza eta lankidetza teknikoa ematea azpiegituren arloan.
e) Obren jarraipena egitea eta haien gauzatze-egoeraren aldian behingo txostenak egitea. Obren ikuskapena, kontrola eta jarraipen teknikoa egitea.
f) Obrak presakoak edo larrialdikoak direla deklaratzeko eskaerei eta obrak hasteko baimenaren eskaerei erantzuna ematea eta haiek ebaztea.
g) Azterketa egitea eta aholkularitza ematea obra proiektuen erredakzio fasean.
h) Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuarekin batera, txostenak planteatzea Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak laguntzak ordain diezazkien egiten diren obren toki entitate arduradunei.
i) Ebroko eta Iparraldeko arroetako plan hidrologikoak prestatzeko lan batzordeetan aktiboki parte hartzea.
j) Beste departamentu batzuetako Plan Sektorialekin koordinatzea.
80. artikulua. Kudeaketa eta Lankidetza Tekniko-administratiboaren Atalaren esparru materiala.
a) Toki inbertsioen planak hautatzeko eta lehenesteko adierazleen kudeaketa sistema administratzea. Eskaerak eta zerrendak kudeatzea.
b) Toki inbertsioen planetako obren espedienteak kudeatzeko sistema orokorki administratzea eta parametrizatzea. GPI sistema kudeatzea eta mantentzea, eta SAP-GE’21ekin koordinatzea.
c) Zerbitzuko dokumentuen sarrerak eta irteerak erregistratzea eta kontrolatzea. Espedienteak eta proiektuak artxibatzea.
d) Obrak planean sartzeko espedienteak ireki eta tramitatzea, gorabeherak eta ordainketak tramitatzea eta ziurtapenak egitea. Mugimenduak kontrolatzea, espedienteak kudeatzea eta zerbitzu ekonomiko eta juridikoekin eta kontu-hartzailetzarekin koordinatzea.
e) Toki Azpiegituren Zerbitzuko ebazpenak eta foru aginduak prestatzea.
f) Zerbitzuko informatizatu gabeko espedienteak informatizatzea.
g) Toki inbertsioen planen gaineko informazio estatistikoa sortzea eta ustiatzea. Toki inbertsioen planaren balantzea egitea eta Nafarroako Parlamentuari urtero bidaltzea.
h) GIS teknologia erabiltzea espedienteak kudeatu eta mekanizatzeko. Uraren goi hornidurarako plan zuzentzailearen informazio sistema kudeatzea eta mantentzea.
i) SITNAren lan batzorde teknikoetan aktiboki parte hartzea eta plan zuzentzaileak SITNAn integratzea.
4. ATALA
Toki Antolamendurako eta Toki Entitateei Laguntzeko Zerbitzua
81. artikulua. Toki Antolamendurako eta Toki Entitateei Laguntzeko Zerbitzuaren esparru materiala.
Toki Antolamendurako eta Toki Entitateei Laguntzeko Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, eginkizun hauek:
a) Nafarroako toki entitateen eskumenak aztertu, analizatu eta defendatzea.
b) Nafarroako toki administrazioari lotutako arauak proposatu, aztertu eta tramitatzea.
c) Nafarroako toki entitateen udal planta eta antolaketa administratiboa aztertzea eta analizatzea, haien hobekuntza sustatu eta bultzatzeko.
d) Toki zerbitzuak batera emateko prozesuak sustatzea espazio funtzional egokietan, haien kalitatea hobetzeko, eta horretarako prestatzen diren laguntza neurrien berri ematea toki entitateei.
e) Toki entitateak elkartzeko figurak sortu, garatu, haien jarraipena egin eta ebaluatzea.
f) Toki entitateei aholkularitza ematea sistema informatiko berriak eta kudeaketa administratiborako teknika berriak ezartzeko prozesuetan, bai eta prozedura eta tramite administratiboak erraztu eta sinplifikatzeko.
g) Hobekuntza prozesuak aztertzea eta bultzatzea toki entitateetako langileen kudeaketaren arloan.
h) Eskatzen duten toki entitateen gobernu organoekin lankidetzan aritzea arlo juridikoan.
i) Toki entitateen jarduketen legezkotasuna eta interes orokorra kontrolatzeko eginkizun legalak betetzea.
j) Mankomunitateak sortu, aldatu eta iraungitzeari buruzko nahitaezko txostenak egitea.
k) Kontzejuak eta barruti administratiboak sortu, aldatu eta iraungitzeko espedienteak tramitatzea.
l) Nafarroako udalerriak mugatzeko eta haien mugapeak aldatzeko espedienteen tramitazioa.
m) Nafarroako udalerrien izena, bandera, armarria eta hiriburua aldatzeko onespenaren prozedurak kudeatzea.
n) Kudeaketa batzordeak eratzeko espedienteak kudeatzea.
o) Toki Araubideko Foru Batzordeari eta Lurralde Mugaketako Batzordeari laguntza juridiko-administratiboa ematea eta haien idazkaritzako lanpostuak betetzea.
p) Toki-tributuetan onetsitako hobari fiskalen konpentsazio ekonomikoen eskaerak tramitatzea, bai eta nahitaezkoak ez diren toki zerbitzuenak ere.
q) Legeak ezartzen dituen baimenak kudeatzea ondasun eta eskubideak besterendu, laga, trukatu eta zergapetzeko.
r) Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenen betearazte subsidiariorako prozedurak kudeatzea.
s) Desjabetze espedienteak kudeatzea eta bultzatzea.
t) Toki Entitateen Erregistroa, Interesen Erregistro Berezia, Toki Entitateen Akten Erregistroa eta Toki Ordenantzen Erregistroa kudeatzea.
u) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
82. artikulua. Toki Antolamendurako eta Toki Entitateei Laguntzeko Zerbitzuaren egitura.
Toki Antolamendurako eta Toki Entitateei Laguntzeko Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Toki Administrazioaren Antolamenduaren Atala.
b) Tokiko Kudeaketa eta Aholkularitza Atala.
c) Kudeaketa Administratiboaren Atala.
83. artikulua. Toki Administrazioaren Antolamenduaren Atalaren esparru materiala.
Toki Administrazioaren Antolamenduaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Nafarroako toki entitateen eskumenak aztertu, analizatu eta defendatzea.
b) Nafarroako toki administrazioari lotutako arauak proposatu, aztertu eta tramitatzea.
c) Intereseko azterlan eta analisi juridiko, sozial, soziologiko eta estatistikoak egitea arlo hauen hobekuntza sustatu eta bultzatzeko: udal plantaren konfigurazioa, toki entitateen antolaketa administratiboa, toki entitateak elkartzeko figurak eta udal zerbitzuak.
d) Toki zerbitzuak batera emateko prozesuak sustatzea espazio funtzional egokienetan, haien kalitatea hobetzeko, eta horretarako prestatzen diren laguntza neurrien berri ematea toki entitateei.
e) Toki entitateak elkartzeko figurak sortu, garatu, haien jarraipena egin eta ebaluatzea.
f) Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuarekin lankidetzan aritzea aurreko ataletako proposamenen inpaktu ekonomikoak ebaluatzeko.
g) Departamentuari aholkularitza juridikoa ematea, Toki Administrazioaren arloan.
h) Nafarroako Gobernuaren beste departamentu batzuekin elkarlanean aritzea toki entitateei lotutako gaiak aztertu eta kudeatzeko.
i) Eskatzen duten toki entitateen gobernu organoekin lankidetzan aritzea arlo juridikoan.
j) Toki entitateentzat interesgarria den informazioa sortu, banatu eta zabaltzea, toki administrazioari dagozkion gaien gaineko konpilazio eta argitalpenak prestatzea eta administrazio eta kontratu bidezko prozedura orokorrak (bereziki euskarri informatikokoak) erraztu, arrazionalizatu eta sinplifikatzeko irizpideak eta eredu-agiriak ezartzea.
k) Toki entitateen jarduketen legezkotasuna eta interes orokorra kontrolatzeko eginkizun legalak betetzea.
l) Mankomunitateak sortu, aldatu eta iraungitzeari buruzko nahitaezko txostenak egitea.
m) Kontzejuak eta barruti administratiboak sortu, aldatu eta iraungitzeko espedienteak tramitatzea.
n) Nafarroako udalerriak mugatzeko eta haien mugapeak aldatzeko espedienteen tramitazioa.
o) Nafarroako udalerrien izena, bandera, armarria eta hiriburua aldatzeko onespenaren prozedurak kudeatzea.
p) Kudeaketa batzordeak eratzeko espedienteak kudeatzea.
q) Toki Araubideko Foru Batzordeari laguntza juridiko-administratiboa ematea eta hango idazkaritza lana egitea.
r) Lurralde Mugaketako Batzordeari laguntza juridiko-administratiboa ematea eta hango idazkaritza lana egitea.
s) Toki-tributuetan onetsitako hobari fiskalen konpentsazio ekonomikoen eskaerak tramitatzea, bai eta nahitaezkoak ez diren toki zerbitzuenak ere.
t) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
84. artikulua. Toki Administrazioaren Kudeaketa eta Aholkularitzarako Atalaren esparru materiala.
Toki Administrazioaren Kudeaketa eta Aholkularitzarako Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Nafarroako tokiko arlotik horretarako ezartzen diren bideetatik egiten zaizkion txosten edo argibide eskaerei erantzutea.
b) Legeak ezartzen dituen baimenak kudeatzea ondasun eta eskubideak besterendu, laga, trukatu eta zergapetzeko.
c) Desjabetze espedienteak kudeatzea eta bultzatzea.
d) Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenen betearazte subsidiariorako prozedurak tramitatzea.
Toki Entitateen Idazkaritza, Kontu-hartzailetza eta Diruzaintzako lanpostuak betetzeko prozesuak aztertu eta bultzatzea.
f) Hobekuntza prozesuak aztertzea eta bultzatzea toki entitateetako langileen kudeaketaren arloan.
g) Toki entitateekin lotura duten espedienteen egoerari buruzko azterlan eta txostenak egitea.
h) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
85. artikulua. Kudeaketa Administratiboaren Atalaren esparru materiala.
Kudeaketa Administratiboaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Administrazio eta antolaketa sostengua ematea Toki Antolamendurako eta Toki Entitateei Laguntzeko Zerbitzuaren jarduerei, Nafarroako toki entitateen udal planta eta antolaketa administratiboa hobetzeko asmoz.
b) Toki entitateei aholkularitza ematea sistema informatiko berriak eta kudeaketa administratiborako teknika berriak ezartzeko prozesuetan, bai eta prozedura eta tramite administratiboak erraztu eta sinplifikatzeko.
c) Espedienteen Erregistro Orokorra kudeatzea.
d) Toki Entitateen Erregistroa kontrolatu eta eguneratzea.
e) Interesen Erregistro Berezia kudeatzea.
f) Toki entitateen aktak erregistratzea eta haien artxiboa kudeatzea.
g) Toki Ordenantzen Erregistroa mantentzea eta kudeatzea.
h) Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren espedienteak tramitatzea.
i) Udal errolden kudeaketa subrogatua egitea.
j) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
V. KAPITULUA
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia
86. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.
Idazkaritza Tekniko Nagusiak atal hauek ditu:
a) Araubide Juridikoaren Atala.
b) Aurrekontuen Kudeaketarako Atala.
c) Informazioa Kudeatzeko Atala.
d) Langileriarako eta Herritarren Arretarako Atala.
e) Laguntza Teknikoaren Atala.
87. artikulua. Araubide Juridikoaren Atalaren eskumenen esparru materiala.
Araubide Juridikoaren Atalak beteko ditu foru dekretu honetan, idazkaritza tekniko nagusiei dagozkien eskumen juridikoekin loturik, ezarritako eginkizunak, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk edo Idazkaritza Nagusiko titularrak bere jardueraren eremuan agintzen dizkionak ere.
Zehazki, eginkizun izan ditzakeen guztien artean, honako hauek beteko ditu:
a) Landa garapen, nekazaritza eta abeltzaintza arloko administrazio errekurtsoei buruzko txostenak eta ebazpen-proposamenak egitea.
b) Landa garapen, nekazaritza eta abeltzaintza arloan espedienteak prestatzea eta berrikustea, organo jurisdikzionalei igortzeko.
c) Landa garapen, nekazaritza eta abeltzaintzari buruzko legeria aplikaturik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eskatzen ahal zaizkion ondarearen gaineko erantzukizunari lotutako erreklamazioak tramitatzea eta horien gaineko ebazpenak proposatzea.
d) Landa garapen, nekazaritza eta abeltzaintza arloko xedapen orokorrak aztertzea eta prestatzea.
e) Landa garapen, nekazaritza eta abeltzaintza arloko araudia biltzea, Foru Komunitatekoa, Estatukoa eta Europar Batasunekoa.
f) Landa garapen, nekazaritza eta abeltzaintza arloan zehapen espedienteak instruitzea eta jarraipena egitea, eta fiskaltzarekin nahiz zigor jurisdikzioarekin koordinazioa izatea.
g) Landa garapen, nekazaritza eta abeltzaintza arloko txosten juridikoak egitea, baita Idazkaritza Tekniko Nagusiko titularrak eskatzen dizkion guztiak ere.
h) Nafarroako Landa Garapeneko Programa gauzatzeko laguntza juridikoa, barne harturik landa garapeneko programa gauzatzerakoan tramitatzen diren espedienteek eskatzen duketen txosten juridikoa. Halaber, laguntza juridikoa Erakunde Ordaintzailearen zuzendaritzari.
i) Departamentuko titularrak, bide jurisdikzional zibilera jo aurretik, ebatzi behar dituen landa garapen, nekazaritza eta abeltzaintza arloko erreklamazioetan, txostenak eta ebazpen-proposamenak egitea.
j) Koordinatu eta gainbegiratzea Departamentuko unitateen jarduna lege-proiektuak prestatzeko garaian.
k) Behar diren irizpideak eta jarraibideak ezartzea Departamentuko unitate guztiei zeharkako araudia aplikatzeko; kontratazioa, diru-laguntzak, gardentasuna, langileria, antolaketaren egitura, eta antzeko izaera duten gainerako guztiak.
l) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
88. artikulua. Aurrekontuen Kudeaketarako Atalaren eskumenen esparru materiala.
Aurrekontuen Kudeaketarako Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu aurrekontuaren aurreproiektua egiteari, kontabilitateari, kudeaketari eta aurrekontu betearazpenaren informazioari dagokienez, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.
89. artikulua. Informazioa Kudeatzeko Atalaren eskumenen esparru materiala.
Informazioa Kudeatzeko Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:
a) Telekomunikazio eta informazio sistemen inguruan diren premiak identifikatzea, eta departamentuko unitate administratiboek gai horren gainean egiten dituzten eskaerak bideratzea.
b) Erabiltzaileen errekerimenduak eta asetzeko xedeak bildu, definitu eta lehenestea, hori guztia elkarlanean arituz jarraian aipatzen diren gaietan eskumena duen zuzendaritza nagusiarekin; gai hauetan: informazio sistemak eta aplikazio informatikoak eratu eta ezartzea, auditoretza eta kontrola informazioaren segurtasunean, departamentuetakoak edo korporatiboak izan.
c) Departamentuko unitate organikoen lan metodoak hobetzeko beharrezkoak diren erreformak proposatu eta bultzatzea.
d) Ezagutzaren Ataria eta Departamentuaren web orria kudeatzea.
e) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
90. artikulua. Langileriarako eta Herritarren Arretarako Atalak dituen eskumenen esparru materiala.
Langileriarako eta Herritarren Arretarako Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:
a) Eguneko gai zerrendak eta jakinarazpen administratiboak tramitatzea.
b) Erakunde harremanen ondoriozko jarduketak kudeatu eta kontrolatzea.
c) Giza baliabideak.
d) Erregistroa eta herritar, enpresa eta entitateentzako informazioa.
e) Eskualdeetako eta arloetako bulegoak.
f) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
91. artikulua. Laguntza Teknikoaren Atalaren eskumenen esparru materiala.
Laguntza Teknikoaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:
a) Departamentuaren eraikin eta instalazioak eta hari atxikitako finkak, barne harturik Departamentuari atxikitako eraikinetako sarrera kontrolatzeko hartu beharreko antolaketa-neurriak.
b) Administrazio-artxiboa kudeatzea.
c) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.
Lehenbiziko xedapen gehigarria.–Eskumenak banatzeko betebehar orokorrak.
Indarra duten arauek organo bati ematen dizkioten eskumenak hierarkian menpeko diren beste organo batzuen artean banatzen ahal dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den xedapen orokor baten bitartez, eskumenak esleitzeko arauetan finkatutako baldintzak bete beharra galarazi gabe.
Bigarren xedapen gehigarria.–Eskumenen banaketa Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusian.
Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiko titularraren esku uzten dira, bere eskumenen esparru materialean, indarra duen araudiak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko titularrari esleitzen dizkion eskumen administratiboen titulartasuna eta haien erabilera, arlo hauetan: diru-laguntzak, kontratazioa, mandatuak, ondare erantzukizuna eta zehapen espedienteak, barnean direla gastuak baimentzea eta xedatzea eta ordaintzeko betebeharrak aitortzea.
Hirugarren xedapen gehigarria.–Eskumenen banaketa Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusian.
1. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko titularraren esku uzten dira, bere eskumenen esparru materialean, indarra duen araudiak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko titularrari esleitzen dizkion eskumen administratiboen titulartasuna eta haien erabilera, arlo hauetan: diru-laguntzak, kontratazioa, mandatuak, ondare erantzukizuna eta zehapen espedienteak, barnean direla gastuak baimentzea eta xedatzea eta ordaintzeko betebeharrak aitortzea.
2. Era berean, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko titularraren esku uzten dira indarra duen araudiak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko titularrari esleitzen dizkion beste eskumen administratibo batzuen titulartasuna eta haien erabilera, hain zuzen ere arlo hauetan: ingurumena babesteko esku hartzea, ehiza eta arrantza, oihan kudeaketa eta lurraldearen antolamendua eta hirigintza.
Laugarren xedapen gehigarria.–Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren eskumenen banaketa.
Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren esku uzten dira, bere eskumenen esparru materialean, indarra duen araudiak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko titularrari esleitzen dizkion eskumen administratiboen titulartasuna eta erabilera, arlo honetakoak: kontratazioa eta ondare erantzukizuna.
Bosgarren xedapen gehigarria.–Izendapenak.
Foru dekretu honetan ezarritako egituraren arabera izen berari eusten dioten burutzen izendapenak berresten dira, egin ziren baldintza beretan.
Seigarren xedapen gehigarria.–Unitateen jarraipena.
Foru dekretu hau garatzeko neurriak hartu bitartean, atalak baino maila txikiagokoak diren unitate organikoek berdin jarraituko dute eta oraingo izenari eta eginkizunei eutsiko diete. Behin-behinekotasunez, egitura berriko organoei atxikiko zaizkie, orain arte izan dituzten eginkizunekin bat.
Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.
Indarrik gabe gelditzen da, foru dekretu honen aurka jotzen duen orotan, abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretua (urriaren 14ko 243/2015 Foru Dekretuak aldatua), Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena; orobat, foru dekretu honetan xedatutakoaren aurka dauden maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.
Azken xedapenetako lehena.–Gaikuntzak.
Ahalmena ematen zaie Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko titularrari eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko titularrari behar diren xedapen guztiak eman ditzaten foru dekretu honetan xedatutakoa garatu eta betetzeko, eta bidezkoak diren langileen eta baliabide ekonomiko eta materialen esleipena eta banaketa egiteko.
Azken xedapenetan bigarrena.–Garatzeko ahalmenak.
Ahalmena ematen zaio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko titularrari foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.
Azken xedapenetan hirugarrena.–Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.
Iruñean, 2016ko irailaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.
Iragarkiaren kodea: F1610803
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
