4. PROZEDURA JUDIZIALAK
ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Ediktua. 517/2015 prozedura
Laura Pou Ampuero andrea, Zaragozako Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan eskura dagoen 517/2015 prozeduran epaia eman da 2015eko abenduaren 15ean, eta helbide ezezagunean dagoen alderdiak bost eguneko epea izanen du errekurtsoa jartzeko, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Techos y Aislamientos Aragón SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.
Zaragozan, 2015eko abenduaren 17an.–Idazkari judiziala, Laura Pou Ampuero.
Iragarkiaren kodea: J1600097