19. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 136/2015 prozedura

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 136/2015 prozesuan betearazpena abiarazteko auto orokorra eman da 2015eko urriaren 27an, eta enbargatzeko dekretua (aurretik kaudimengabezia deklaraturik) 2015eko urriaren 29an, eta interesdunek haien kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Bensatrans 2002 SLri, Servicios Agrícolas y Ganaderos Valtierra SLri eta Sagatu 2009 SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko edo berrikusteko errekurtsoa jar daitekeela, hiru eguneko epean.

Iruñean, 2016ko urtarrilaren 11n.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1600257