19. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 29a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Ebazpena, Gobernuaren Nafarroako ordezkariak 2016ko urtarrilaren 20an emandakoa, larrialdiak edo hondamenak direla-eta sortutako zenbait beharretarako familia edo bizikidetza unitateei ordaindutako laguntzak eta diru-laguntzak argitaratzea xedatzen duena

2015eko urtarrilean, otsailean eta martxoan izandako uholdeek eta eurite, haizete eta elurteen beste ondorio batzuek sortutako kalteak konpontzeko presako neurriak hartzen dituen martxoaren 6ko 2/2015 Errege Lege-dekretuak 2.2 artikuluan ezartzen duenez, etxebizitzetan eta etxeko gauzetan izandako kalteei edo hondatutakoari aurre egiteko laguntzak larrialdiak edo hondamenak direla-eta sortutako zenbait beharretarako diru-laguntzak emateko prozedura arautzen duen martxoaren 18ko 307/2005 Errege Dekretuan (martxoaren 19ko 67. Estatuko Aldizkari Ofiziala), apirilaren 13ko 477/2007 Errege Dekretuak aldatutakoan (apirilaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) xedatutakoak arautuko ditu.

Xedapen horien babesean, eta diru-laguntzen arloko eskumenak eskuordetzeko araubideari buruzko apirilaren 13ko NT/631/2015 Aginduaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz (2015eko 89. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 14koa), Gobernuaren Nafarroako ordezkariak ebatzi du ondoko zerrendan ageri diren diru-laguntzak ematea, “Babes zibila” izeneko 134M programaren kargura.

Aditzera ematen da Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege orokorraren 18.1. artikuluan xedaturikoa betez.

Iruñean, 2016ko urtarrilaren 22an.–Gobernuaren Nafarroako ordezkaria, Carmen Alba Orduna.

FAMILIA EDO BIZIKIDETZA UNITATEEI 2015EKO LAUGARREN LAUHILEKOAN ORDAINDUTAKO DIRU-LAGUNTZEN ZERRENDA

ERANSKINA

APLIKAZIOA

PROBINTZIA

IZEN-DEITURAK

ZENBATEKOA
(euroak)

16.01.134M.482

NAFARROA

MANUEL JORGE DOS SANTOS

1.276,16

16.01.134M.482

NAFARROA

LAHOUARI OULDEI TEBINA

1.657,43

16.01.134M.482

NAFARROA

LUIS ANDRÉS PORTOLÉS

1.300,00

16.01.134M.482

NAFARROA

ANA ISABEL ESCUDERO CLAVERIA

1.259,33

Iragarkiaren kodea: E1600854