19. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

5. aldaketa aurrekontu arruntean. Behin betiko onespena

Udalak, 2015eko azaroaren 25ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuan aldaketa egiteko 5/2015 espedientea. Hasiera batean onesteko erabakia 2015eko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 17an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

5/2015 espedientea

Kreditu transferentzia:

6. kapitulua.–Zenbatekoa: 22.804,69 euro.

Kreditu berezia:

6. kapitulua.–Zenbatekoa: 21.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 43.804,69 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 21.000,00 euro.

2. kapitulua.–Zenbatekoa: 12.634,55 euro.

6. kapitulua.–Zenbatekoa: 10.170,14 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 43.804,69 euro.

Villatuertan, 2016ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1600415