19. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Eraikin baten aurri egoeraren deklarazioa

Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, azaroaren 20an egin bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen, besteak beste:

“1.–Ez onartzea, bidegabea baita, Javier Marínez Latorrek, bere izenean eta Ana-Margarita Casado Martínezen eta beste bederatzi pertsonen ahozko ordezkari gisa, egin duen alegazioa. Izan ere, ez zaie aitortzen katastroko 3. poligonoko 1.334. lurzatiaren titulartasun osoa, 2010eko uztailaren 22ko udal egintzan bildu ziren arrazoiengatik eta erabaki honen azalpen zatian jasotzen diren horiengatik.

2.–Aurri egoeran deklaratzea Monteagudo kaleko 20an dagoen eraikina (katastroko 3. poligonoko 1.334. lurzatia).

3.–Eraikinean inor bizi ez baita, agintzen zaie oraingo katastroko titularrei hura eraits dezatela, eta eraispena hilabeteko epean has dadila, titularrok erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera. Horretarako, segurtasunaren, osasungarritasunaren eta apainduraren aldetik, orubea behar bezalako baldintzetan utzi beharko du.

4.–Iragarki laburtua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5.–Hondamen egoeraren deklarazio administratibo honek eta hartzen diren neurriek ez dute jabea inolako erantzukizunetatik salbuesten, eraikina zaintzeko betebeharretan zabarkeriaz jokatzeagatik eskatzen ahal baitzaizkio.

6.–Ohartarazten da ezen, betearazpen subsidiarioa ukatu gabe, eraispena atzeratzeak bide emanen diola Udalari isun hertsatzaileak ezartzeko.

7.–Egintza hau behin betikoa da administrazio bidean eta honako hauei jakinaraziko zaie: Javier Martínez Latorre salatzaileari; katastroko titularrei; Hirigintzako zerbitzu teknikoei; Udaltzaingoari eta Ogasun Alorrari (Katastroa), behar diren ondorioak izan ditzan.”

Espediente osoa Hirigintza Kudeatzeko Zentroan dago, Herriko Etxeko 4. solairuan (telefonoa: 948 417131).

Tuteran, 2016ko urtarrilaren 8an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1600239