19. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

2016ko lan egutegia, Udalaren zerbitzuko langileendako

Orkoiengo Udalak, 2015eko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, jarraian hitzez hitz emanen den testua duen erabakia hartu zuen:

Ikusirik 210/2015 Ebazpena, maiatzaren 15ekoa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2016ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Orkoiengo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen aste barreneko 2016ko jai egunen egutegia onestea. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 24a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 25a: Ostiral Santua.

–Martxoaren 28a: Pazko biharamuna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Irailaren 29a: San Migel, Orkoiengo herriko jaia.

–Urriaren 12a: Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Omiasaindu.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a, Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

Bigarrena.–Orkoiengo Udaleko administrazioan lanorduen urteko kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:

Eguneroko lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, Administrazio Zerbitzu Orokorretako langileentzat. Nahitaez lan egin beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; gainerako 20 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 7:40tik 8:00ak arte eta 15:00etatik 15:20ra. Jendea egunero hartuko da 9:00etatik 14:00ak arte.

Gainerako departamentuek beren egutegia izanen dute, betiere urterako ezarritako gehienekoaren barnean.

Hirugarrena.–Orduen urteko kopuruaren barnean kontuan hartu da irailaren 29a herriko jaia dela eta hiru egun daudela Udaleko langileen nahierara banatzeko, eta, langileen ordezkariek eskatuta, abenduaren 5a jai arteko zubia izanen da, ostiralarekin. Horrek, beraz, egiazko 217 lanegun egiten ditu.

Laugarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2016. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, abenduaren 28ko 91/2009 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat egiten dutenak.

Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Orkoiengo Udalaren iragarki oholean ere.

Orkoienen, 2015eko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1600157