2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Akats zuzenketa, “Zerga-tasak, 2016. urterako” iragarkian
2016ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 22an, argitara eman zen Murchanteko Udalaren “Zerga-tasak, 2016. urterako” iragarkia.
Iragarki horretan, baina, bi akats atzeman dira. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergan, kontatzen ahal den denbora tarteari urtean aplikatu beharreko ehunekoan, “1etik 5 urtera bitarteko epea: %2,60” dioen tokian, “1etik 5 urtera bitarteko epea: %2,80” behar du; eta “10 urtera bitarteko epea: %2,60” dioen tokian, berriz, “10 urtera bitarteko epea: %2,70” behar du.
Murchanten, 2016ko urtarrilaren 22an.–Alkate udalburua, Tomás Aguado Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1600830