19. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Udal ordenantza, Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2015eko abenduaren 22an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten adierazitako epearen barrenean.

Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ondorio juridikoak izan ditzan.

Miranda Argan, 2016ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1600421