19. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Udal zergetako karga-tasa, indize eta portzentajeak 2016. urterako

“Miranda Argako Udalak, 2015eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, erabaki zuen 2016rako bere horretan uztea 2012rako, 2013rako, 2014rako eta 2015erako onetsi ziren udal zergen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak, hurrenez hurren 2011ko abenduaren 28ko, 2012ko abenduaren 28ko, 2013ko abenduaren 30eko eta 2014ko azaroaren 7ko osoko bilkuretan onetsiak; hona hemen:

1.–2016rako, hirilurreko ondasun higiezinen gaineko kontribuzioaren tasa 2015erako onetsi zen bera izanen da, hau da, katastroko balio garbiaren %0,2159.

2.–Landalurreko ondasun higiezinen gaineko kontribuzioaren tasa 2015erako onetsi zen bera izanen da, hau da, katastroko balio garbiaren %0,80.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: 2015ean bezala, karga-tasa obraren kostuaren %3 izanen da, obrak gauzatzeko zenbatekoaren gainean aplikaturik, teknikarien ordainsarien, industriako mozkinaren, gastu orokorren eta BEZaren karga-oinarria kenduta.

4.–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: ez da aplikatuko 2016an.

5.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,40 indizea ezarri da (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 154. artikulua).

6.–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: urteko 2,2ko portzentajea ezarri da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluko eskalan adierazitakoa, eta %8,7486ko tasa, hau da, Foru Lege horren 176. artikuluan aipatutako karga eskalakoa.

7.–Herritarren aprobetxamenduak: beren horretan utziko dira 2014rako eta 2015erako onetsitako prezioak, salbu eta ureztatu ezin diren herrilurretako ureztalurretarako. Lurzati hauetarako, ondotik ematen diren errentak finkatu dira 2015-2016 nekazaritza kanpainarako (2016ko azken hiruhilekoan kobratuko da): Dehesa, 21 euro/erregua; Abisinia, 18 euro/erregua; Morera, 15 euro/erregua.

8.–Beste zenbait errentamendu, alokairu eta esleipen: urtero handituko dira KPIan izandako igoeraren arabera edo haien baldintza-agirian aurreikusten den moduan.

9.–Hedabideetan argitaratutako iragarkien zenbatekoak itzuliko dituzte partikularrek, espedienteak beraiek sustatzen dituztenean: iragarkien zenbatekoaren %100.

Erabaki hauek 2016ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, eta haien kontra honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik hasita.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, Miranda Argako Udalari zuzendua, erabakia jakinarazi eta hilabeteko epean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aitzinetik; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Aitzineko erabakien iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.”

Miranda Argan, 2016ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1600184