19. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

2016ko tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Osoko Bilkurak, 2015eko abenduaren 30eko bilkura arruntean, 2016ko tasa eta prezio publikoetako aldaketa hasiera batez onesteko erabakia hartu zuen.

Onespen hori jendaurrean egonen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuta, hogeita hamar egunean, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Erabakia behin betikoa bilakatuko da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Mendigorrian, 2016ko urtarrilaren 12an.–Alkate udalburua, Iosu Arbizu Colomo.

Iragarkiaren kodea: L1600423