19. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

2016ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2016ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita. Hasierako onespenaren erabakia 2015eko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 17an.

Longidan, 2015eko urtarrileko 11n.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

1. ERANSKINA

2016. urteko plantilla organikoa

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: idazkaria, beste udal batzuekin batasuna eraturik. Udal hauek daude elkarturik, idazkari bakarra izateko: Artzibar, Longida eta Orotz-Betelu. Buru den udala: Artzibar. Tokien kopurua: 1. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %6,88. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu betea.

Lan-kontratudun finkoen zerrenda.

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Lanaldi mota: partziala, lanaldiaren %42,5. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Tokien kopurua: bat. Egoera: lanpostu betea.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: E. Mailako osagarria: %15. Lanaldi mota: partziala, lanaldiaren %50.

Izenen zerrenda

Funtzionarioak.

Idazkaria: Loreto Echavarren Sanz.

Lan-kontratudunak.

Administrari-ofiziala: Beatriz Beroiz Erdozain.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Ana Isabel Aldunate Errea.

Iragarkiaren kodea: L1600244