19. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAIA

2016ko aurrekontuak. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da Larraiako Kontzejuaren 2016ko aurrekontua. Hasierako onespenaren erabakia 2015eko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 24an.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.588 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 10.000 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 750 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 14.338 euro.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 9.728 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 610 euro.

5. kapitulua: Kontingentziatarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 1.000 euro.

6. kapitulua: Inbertsio errealak: 3.000 euro.

Gastuak, guztira: 14.338 euro.

Larraian, 2016ko urtarrilaren 7an.–Burua, María Isabel Remón Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1600740