2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
2015/06 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2015eko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 17an, Uharteko Udalaren 2015eko ekitaldiko aurrekontuan 6. aldaketa onesteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aurrekontuko 2015/06 aldaketa. Modalitatea: kreditu transferentzia
Gastua: kreditua hartuko duen kontu-saila:
1-3110-46300 kontu-saila.–Zerbitzuen Mankomunitatea: 66.000,00 euro.
Gastua guztira: 66.000,00 euro.
Finantzaketa: Kreditu lotu gabea beheititzea:
1-3140-16001 kontu-saila.–Gizarte Segurantza: 24.602,15 euro.
1-4460-46301 kontu-saila.–Eskualdeko garraioa: 25.397,85 euro.
1-4620-48201 kontu-saila.–GKEen diru-laguntzak: 16.000,00 euro.
Finantzabidea, guztira: 66.000,00 euro.
Uharten, 2016ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.
Iragarkiaren kodea: L1600427