2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
5/2015 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2015eko aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena 2015ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 8an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
5. aldaketa 2015eko aurrekontuan
ALDATU BEHARREKO GASTUAK:
Kreditu bereziak:
111.16001 kontu-saila.–Gizarte Segurantza enpresaren kargura: udalkideak: 11.000,00 euro.
Aldatu beharreko kontu-saila, guztira: 11.000,00 euro.
FINANTZAKETA:
87000 kontu-saila.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 11.000,00 euro.
Aldaketaren finantzaketa, guztira: 11.000,00 euro.
Esteribarren, 2016ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.
Iragarkiaren kodea: L1600426